Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskal Inauteriek jaiei hasiera emango diete Lasarte-Orian

Gaur goizean puska bila aterako dira eta arratsaldean dantza, kalejira eta erromeria izango dira

Aitziber Muga - Sábado, 3 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

votos |¡comenta!
Udaleko eta konpartsetako ordezkariak atzo, programaren aurkezpenean.

Udaleko eta konpartsetako ordezkariak atzo, programaren aurkezpenean.

Galería Noticia

  • Udaleko eta konpartsetako ordezkariak atzo, programaren aurkezpenean.

Lasarte-Oria- Beste urte batez, Ttakunek Zubietako herritarrekin prestatutako Euskal Inauteriek hasiera emango die Lasarte-Oriako programazio bereziari. Honela, gaur 11.00etan, Okendo plazatik abiatuta gazteak hainbat elkartetatik pasatuko dira puskaren bila. 16.30ean Zubietakoei harrera egingo zaie Hipodromoko zubian eta 17.00etan, bi taldeen arteko dantza ikusteko aukera egongo da.

Ondoren, 17.30ean Euskal Inauteriak konpartsa Hipodromo etorbidean eta Kale Nagusian barrena Ola kaleraino joango da, eta ibilbide beretik itzuliko da Okendo plazara, non 18.30ean erromeria eta erreketa egingo diren. Amaitzeko, txokolate-jatea egongo da.

Inauterietako egitarauak otsailaren 8an jarraipena izango du, Lasarte-Oriako musika eskolaren tradiziozko kontzertu bufoarekin, kultur etxean eskainiko duena. Eta hilaren 9an, txikienek bat egingo dute festarekin, herriko ikastetxeetan inauteriak ospatuz.

Otsailaren 10ean, 12.00etan, konpartsak Okendo plazan bilduko dira, eta han, 12.30ean, haien aurkezpena egingo da. 13.30ean mozorroen lehiaketa herrikoiaren eta banakakoaren txanda izango da Okendo plazan. 14.00etan karroza politena aukeratuko da eta 14.30ean herri-bazkaria helduko da.

16.00etan Super Bingoa hasiko da Okendo plazan. Eta 17.00etan karrozen desfilea abiatuko da, honako konpartsa hauen parte-hartzearekin: Zabaleta, Zentro Zibikoa, Larramendizalez, Jalgune, Intzak Parrandan, Sasoeta Sasoian eta Erketz. Ibilbidea Okendo plazatik abiatuta, Kale Nagusian, Ola kalean, Zumaburu kalean, Kale Nagusian, Hipodromo etorbidean, Pablo Mutiozabalen eta Iñigo de Loiolan barrena jarraituko du, eta Okendo plazara Geltoki kaletik bueltatuko da. 20.00etan txokolatada egongo da parte-hartzaileek indarrak har di-tzaten. Inauterietako ekitaldiak 23.00etan amaituko dira, Disko Jaiarekin.

Aurtengo inauterien aurrekontua ia 23.000 eurokoa izango da. Diru-sail garrantzizkoena konpartsentzat izango da, aurten 11.100 euroko diru-laguntza jasoko baitute mozorro eta karrozetarako.

ANDOAIN

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902