Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

3,6 milioi euroko aurrekontua onartu du Getariako Udalak

Kopurua iazkoa baino txikiagoa izan arren, inbertsiotara 30.000 euro gehiago bideratuko dira

Ane Roteta - Viernes, 2 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

votos |¡comenta!
Iker Azkue zinegotzia aurrekontuaren inguruko azalpenak ematen, asteazkeneko udalbatzan.

Iker Azkue zinegotzia aurrekontuaren inguruko azalpenak ematen, asteazkeneko udalbatzan.

Galería Noticia

  • Iker Azkue zinegotzia aurrekontuaren inguruko azalpenak ematen, asteazkeneko udalbatzan.

Getaria- Getariako Udalak 3,6 milioi euroko aurrekontua izango du hasi berria den 2018 urte honetan - zifra zehatza 3.662.488 eurokoa da -. Hala onartu zen asteazkenean egindako udalbatzarrean, zazpi aldeko botorekin (EH Bildu) eta hiru abstentziorekin (EAJ).

Iker Azkue Ogasun zinegotziak batzarrean azaldu zuenez, iaz baino 100.000 euro inguru gutxiagorekin kontatuko du aurten Udalak, baina hori hala izanik ere, aurrekontu “potenteak” direla nabarmendu zuen. Izan ere, 530.000 euro bideratuko dira inbertsiotara, aurreko urtean baina 30.000 euro gehiago (%25), hain zuzen ere.

Zentzu horretan, aurtengo inbertsio nagusia kiroldegiaren eraberritze lanetan egingo da, 530.000 euro horietatik 300.000 bideratuko baitira kiroldegia berritzeko. Horretaz gain, azken urtetako lineari jarraiki, 78.000 euro bideratuko dira herribideen konponketetarako, eta Azkuek zehaztu zuenez, aurtengo lanekin herribideen berrikuntza lanak osatuta geratzea espero du udal gobernuak. Horretaz gain, jubilatuen elkarteko obrak (25.000), Gaztetapeko surf etxolaren berrikuntzak (10.000), Meaga auzoko Artelatz elkartearen berri-tzea (20.000) eta herri eskolako komunen eraberritzea (15.000) izango dira inbertsio aipagarrienetako batzuk.

Inbertsioak alde batera utzita, ogasun zinegotziak batzarrean azaldu zuenez, ongizatearena lehentasunezko atal bat da eta herritarrei beharrezko zerbitzua eskaini ahal izateko 314.500 euro bideratuko dira.

Memoria historikoaren gaia lan-tzen ere jarraituko du Udalak eta guztira 17.000 euro erabiliko dituzte lanketa horretarako. Horren baitan, hiru lan ildo garatuko dituzte;batetik, 1936tik 1945erako tartea aztertuko da Aranzadirekin batera hirugarren urtez;bestetik, herrian gertatutako hondoratzeak dokumentatzeko lanketa bat egingo da;eta azkenik, 1960tik gaur egunera arte izan diren giza eskubideen urraketak ikertuko dira.

Horretaz gain, Elkanok munduari bira eman ziola 500 urte beteko dira laster eta, horren harira, 35.000 euro bideratuko ditu Udalak urteurren horretarako. Batetik, 10.000 euro turismo ekintzetan erabiliko dira;eta bestetik, 25.000 euroko ekarpena egingo zaio Mundubira 500 Fundazioari.

Bestalde, animaliak eduki eta babestea arautzen duen ordenan-tza berria onartu zen aho batez, azken boladan sortutako kexak direla eta. Hala, gai horren inguruan arau-hausteak eta isunak eguneratu dira, eta herrian zehar jarritako kartelez gain, ordenantza berria azaltzen duten triptikoak banatuko dira herriko etxetan.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902