Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

BNIk Arrakasta taldea aurkeztu du Beasainen

Aurkezpenean azaldu zutenez, 25 enpresa inguruk osatutako sarea zabaltzea da oraingo erronka nagusia

2018(e)ko otsailaren 2a, ostirala - 06:03etan eguneratua

votos |¡comenta!
Jolas bidez txartelak banatu zituzten partaideek.

Jolas bidez txartelak banatu zituzten partaideek. (Argazkia: M.A.)

Galería Noticia

  • Jolas bidez txartelak banatu zituzten partaideek.

beasain- Atzo goizean goizetik lanerako aukera berriak lortzeko sarea zabaltzen hasi ziren Beasaingo Igartza Jauregian BNI taldeak egindako aurkezpenean. Goierriko, Tolosaldeako, Urola Garaiko eta Debabarrenako hainbat enpresetako ordezkariak elkartu ziren bertan, BNIren lan filosofia eta egun taldea osatzen duten kideak ezagutzeko. “Ekimen interesgarri bezain emankorra izatea espero dut. Oso garrantzizkoa da enpresak harremanak lantzea elkarren artean eta kontuan izan behar da tokikotasunak ematen digula indarra, bertatik bertara lan eginez, elkar lagunduz”, azaldu zuen Aitor Aldasoro, Beasaingo alkateak.

Hiru urte dira Arrakasta taldea martxan dagoenetik, eta bertan Urola Garaiko, Goierriko, Tolosaldeko eta Debabarrenako hainbat enpresek parte hartzen dute. Atzo goizean egindako ekitaldiaren helburua BNIren (Business Network International) funtzionamendua ezagutzera ematea da, etorkizunera begira taldeko kide kopurua handitzeko asmoarekin. Bileran jakitera eman zutenez, 25 edo 30 enpresek osatutako sarea zabaltzea da Arrakastaren oraingo erronka.

Negozio aukera berriak eta bertako ekonomia bultzatzea da BNIren xedea, batez ere enpresa txiki eta ertainen artean harreman sare komertzial bat sortuz. Horretarako, gaur egun taldea osatzen duten kideek beren burua aurkeztu zuten, eta dituzten beharrak plazaratu zituzten, asteroko bileretan egiten duten moduan. Bertaratu zirenek networking formula eta BNIren filosofia barneratu zezaten txartelak trukatzeko jolasa ere egin zuten, eta parte-hartzaile askok 20 txarteletik gora bildu dituzte. Hau da, negozio bat itxi ahal izateko 20 aukera lortu zituzten. Amaieran, besteen negozioak ezagutzeko aukera izan zuten eta kontaktu sarea zabaltzekoa ere bai. - M.A.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902