Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bote prontoan

Baldosa

Karmele Jaio - 2018(e)ko otsailaren 2a, ostirala - 12:51etan eguneratua

votos |¡comenta!

Ikuspegi orokorrek, askotan, gutxirako balio dute. Zerbaiten ikuspegi orokorra maiz bilakatzen da zerbait horren uniformizazioa. Esaten dugu euskal hiritarrak, adibidez, eta esatearekin bakarrik erraza da hiritar multzo horren dibertsitatea ahaztea;esaten dugu emakumeak, eta guztiak ordezkatuko dituen emakume mota bat datorkigu burura;esaten dugu gizonak, eta berdin, gizon tipo bat datorkigu burura;esaten dugu gu, eta ez dakigu zehazki nor sartzen du gu horren barruan;esaten dugu alargunak, eta era zehatz bateko emakume bat datorkigu burura;esaten dugu langabetuak, esaten dugu etorkinak, esaten dugu gazteak. Eta irudi estereotipatuak datozkigu gehienetan burura.

Horregatik da hain garrantzitsua noizbehinka kaleko espaloi osoari orokorrean begiratzea baino, baldosa bakarrari begiratzea. Ariketa ona da baldosa hori zer motatako jendeak zapaltzen duen begiratzea, eta nondik datozen eta nora doazen imajinatzea. Izan ere, baldosa bera zapaldu dezake goi mailako enpresari batek (bide batez, enpresaria esatean ziur denoi etorri zaigula burura gizon, zuri, heterosexual, gorbataduna ), edo klasetik irten berria den eta bere lehen zitara doan neska batek (hemen ere ziur gehiengoak imajinatu duela zita hori mutil batekin izango dela), edo gurpildun aulkian doan gizon batek, edo anbulatoriora doan jubilatutako guardia zibil batek, edo buruan zapia daraman eta kaskoetatik Gatiburen kantak entzuten ari den neska gazte batek, edo iloba zaintzen ari den amama batek, edo running egiteko denbora duen gizon batek, edo familia guztia beste herri batean daukan eta lanera doan emakume etorkin batek, edo Beethovenen lehen sinfonia isilean abesten ari den pianojole batek...

Baldosa bakarrari begira askotan hobeto ikusi daiteke gure gizartearen dibertsitatea, batzuen eta beste batzuen interesen arteko talka, norabide ezberdinak, bestelako interesak, bizi egoera guztiz kontrakoak Euskal hiritarrak esatea erraza da, edo emakumeak, edo etorkinak, edo gazteak, edo langabetuak. Baina horietako bakoitzari gure buruak kolore bakarra ematen badio ere, baldosari begira buruan genituenak baino askoz kolore gehiago antzeman ditzakegu.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902