Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hondakin gutxiago sortzeko tailerrak

Bihar Lezoko azokan herritarrei erosketetan ‘tupperrak’ erabiltzea gomendatuko zaie

2018(e)ko urtarrilaren 31a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

votos |¡comenta!

Lezo- Eskualdeko garapen agen-tziak abiarazitako informazio eta sentsibilizazio kanpainaren baitan eguneroko erosketetan hondakin gutxiago sortzeko tailer praktikoak eskainiko dituzte biharko azokan.

Zehazki hiru erakustaldi gidatu eskainiko zaizkie herritarrei: 10.45ean lehena, 11.30ean bigarrena eta 12.15ean azkena. Hondakin gutxiago sortzeko zein aukera dituzten azaldu eta hainbat aholku emango zaizkie herritarrei, hala nola, tupper edo potoak erabiltzea, plastikozko poltsa gutxiago erabiltzea edota horiek berrerabiltzea, besteak beste.

Saldise plazan, mahai batean kokatuta izango dira garapen agentziako kideak eta zalantzak dituen edonor gerturatu daiteke tailerretan parte hartzera.

Birziklapenari buruzko informazio eta sentsibilizazio kanpaina ostiralean amaituko da. Beraz, datozen egunetan, oraindik, bi ingurumen teknikari eta sei informatzaile herri erdiguneko zein landa eremuko edukiontzi guneetan izango dira herritarren zalantzak argitzen.

Dena den, maiatzeko lehenengo astean, teknikari zein informatzaileak Lezora itzuliko dira azken errepasoa egitera. - A.M.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902