Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azpeitiak formazio eskaintza indartu du

Udalak eta IMHk hitzarmena sinatu dute, makina erremintaren inguruko formakuntza emateko asmoz

Eregi - 2018(e)ko urtarrilaren 28a, igandea - 17:24etan eguneratua

votos |¡comenta!

Azpeitia - Herrian bertan formazioa eskaintza zabala eta profesionala eskaintzea da Udalaren azken urteotako apustua eta bide horretan, Deustu eta UEUrekin egindako hitzarmenen bidez ikastaro eskain-tza zabalaz gain, zuzenean antolatutako ikastaroak ere eskaintzen dira. Hurrengo pausoa IMHrekin batera eman du. Izan ere, IMHk eta Azpeitiko Udalak makina erremintaren inguruko formakuntza emateko hitzarmen sinatu dute.

"Jakitun gara gure herriaren ekonomiaren sekretua industrian dagoela. Duela bi urte eskualdeko mapa industriala egin genuen, IMHk ere hartu zuen parte, eta hor gure eskualdean makina erramintak izugarrizko indarra zuela ikusi genuen, eta herritarrra arlo horretan lan egiteko prestatzeko helburuz egin dugu hitzarmena", azaldu du Eneko Etxeberria alkateak.

Ixaka Egurbide IMHko zuzendariak formazioa gizartearen garapenean ezinbestekoa dela azpimarratu du: "Elgoibarren kokatuta gaude, IMHk han du egoitza baina urte luzeetako lotura dugu Azpeitiarekin: Ikasleak eta lankideak ditugu bertakoak, eta herriko hainbat enpresekin ere badugu harremana. Hitzarmen honen bidez gizarteari egin nahi diogun ekarpena bertatik bertara, herrian bertan egin dezakegu eta oso pozik gaude eta aukera oso ederra da guretzat".

Ikastaroen eskaintza datozen asteotan iragarriko den arren, lehenbiziko ikastaroak otsailetik ekainera bitartean izango direla aurreratu dute. 

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902