Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Topoko lurperatze obraren atzerapena kritikatu du EH Bilduk

Pasai Antxotik igarotzen den trenbidea lur azpitik sartzeko lanak legegintzaldi honetan hasi behar ziren

2018(e)ko urtarrilaren 27a, larunbata - 06:03etan eguneratua

votos |¡comenta!

Pasaia- EH Bilduk aste honetan egindako agerraldi batean Pasai Antxoko bidezubiaren desagerpenaren atzerapena salatu zuen. Aurkezpenean, Pasaiako bozeramailea den Migel Mari Torreaz gain, Larraitz Ugarte, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea eta Jon Albizu, Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea, izan ziren.

“Euskotrenen planaren arabera, atzerapenarekin, baina 70 milioi euroko aurrekontua duen obra hau legealdi honetan hasi behar zuen, behin Herrera-Altza zatia bukatu ondoren”, gogoratu zuten. “EAJk eta PSEk, ordea, erabaki dute obra hau atzeratzea, datarik gabe, 200 milioi euroko aurrekontua duen Donostiako pasantea lehenesteko”, kritikatu zuten.

Ezker abertzaleak azaldu zuenez, horren ondorioz, Topoak etxeetatik 50 zentimetrora pasatzen jarraituko du eta puntu ilun bat izaten jarraituko du, horrek dakarren arriskuarekin;“lehen mailako arkitektura-oztopoa izango da, eta herrian zarata, iluntasuna eta segurtasun-falta sortzen jarraituko du”.

Defendatu zutenez, lurperatzeak ez luke soilik pasaitarren bizi-kalitatea hobetuko, egunero trenbide hori erabiltzen duten ehunka erabiltzaileek hamabost minuturo dituzten trenak 7,5 minuturo izatea ahalbidetuko lukeelako, Altzako estazioarekin lotura eginez.

Honenbestez, EH Bilduk proiektua herritarrei azaltzeko eta guztien artean bultzatzeko, ekimen sorta bat abiatuko du, instituzioetan isla izango duena. - A.M.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902