Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kirol eta kultura laguntzen inpaktua oso handia da

Usurbilen 2016an diru laguntzei esker 790 herritarrek kirola egin zuten eta 5.000 ikusle egon ziren ekitaldi kulturaletan

Sábado, 27 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

votos |¡comenta!

Usurbil- Diru laguntza publikoen inpaktua neurtzeko Zirrara metodologiaren sorreran parte hartu du Usurbilgo Udalak. 2016an kultura eta kirol arloetan emandako diru laguntzak aztertu dira, eta horiek gizartean izan duten eragina. Aste honetan aurkeztu dizkie emaitzak Jon Abrilek, Elhuyarreko kideak, kultura taldeei, Kultura Aholku Ba-tzordean. Orokorrean, diru lagun-tzei esker 790 herritarrek kirola egin dutela eta 5.000 lagunek parte hartu dutela kultur ekitaldietan ondorioztatzen da.

Emaitzak kirol eta kultur diru laguntzek herrian duten inpaktua oso nabaria eta beharrezkoa dela utzi du agerian. Hala, 2016an Usurbilgo Udalak kultur arloan emandako 74.600 euroei esker 81 ekitaldi antolatu ziren herrian, horietatik 16 lehen aldiz antolatutakoak. Ekitaldien %98 herritar guztientzat eskuragarriak izan ziren, eta %62 dohainik eskaini zitzaizkien usurbildarrei.

Nabarmentzekoa da, adibidez, ondarea zabaltzeko eta berreskura-tzeko ekitaldietan 800 lagunek baino gehiagok parte hartu zutela. Ekitaldi guzti-guztiak euskaraz garatu ziren, eta %41ean bertaratutakoen jarrera aktiboa bilatu zen. Ekitaldi gehienak herrigunean egin baziren ere, %33 auzoetan egin ziren, nahiz auzoz auzoko banaketa ez zen orekatua izan.

Kiroletan 45.000 euro bideratu ziren herriko kirol-elkarteetara. Diruz lagundutako ekitaldiei esker parte-hartzaile ia guztiek osasuna hobetu zitzaiela aitortu zuten, %83ak balio positiboak jaso izana aitortu zuen, eta %76ak kirolari esker autoestimua handitu zuela.

Alabaina, azterketak hobekuntzarako proposamenak ere jaso ditu. Kulturan eragileen arteko lankide-tza areagotzea eta kirolean gutxi parte hartzen duten kolektiboentzat laguntzak handitzea proposatu da, besteak beste. - A.M.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902