Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
datorren astean

Jon Insaustik Miren Azkarate ordezkatuko du Donostiako Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi karguan

EUROPA PRESS - 2018(e)ko urtarrilaren 26a, ostirala - 13:05etan eguneratua

votos |¡comenta!
El concejal Jon Insausti.

El concejal Jon Insausti.

Galería Noticia

  • El concejal Jon Insausti.

Jon Insaustik bere gain hartuko du Donostiako Udaleko Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi lana, datorren astean, eta Miren Azkarate ordezkatuko du, Azkaratek Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) katedradun lanari ekingo baitio berriro. Halere, Azkaratek Euskara zinegotzia izaten jarraituko du legealdia amaitu arte.

DONOSTIA. Eneko Goia Donostiako alkateak eman du aldaketaren berri, ostiral honetan. Aldaketa "aspaldi aurreikusita" zegoela esan du, eta gogoratu du Miren Azkaratek Kultura Saila zuzentzea onartu zuela Europako Kultur Hiriburutza bultzatzeko eta zuzentzeko, "hain zuzen ere, hiriak azken urteetan izan duen proiekturik handiena bultzatzeko eta zuzentzeko".

"Behin erronka hori amaituta, ondo baino hobeto burutu dugun erronka, legatua ondo bideratuta utzita, eta 2018ko aurrekontua onartuta, Mirenen ordezkapena errazteko ordua iritsi da Kultura zinegotzi bezala", gaineratu du.

Donostiako alkateak Azkarateri eskertu dio Hiriburutza bultzatzeko egindako lan bikaina, baita hiriko kultur jarduera handian egindako lana ere. Bere hitzetan, "gure hirian Kultura zinegotzi izatea lan zoragarrienetako bat da, baina, era berean, oso lan zorrotza da edozein arduradun publikorentzat".

Bestalde, Miren Azkaratek esan du "ohorea" izan dela lan hori egitea eta Kultur Hiriburutza "lehen lerrotik ikustea".

"Gauza oso positiboa izan da hiriarentzat eta, horren herentzia denborarekin baloratuko dugu. Era berean, ohorea izan da Donostia Kultura bezalako erakunde baten garapenean aurrera egiteko proiektuan parte hartu izana", adierazi du.

Halaber, Azkaratek azaldu du Donostia kultur arloan "hiri oso bizia eta aberatsa" dela, "parte hartzailea eta gauza berrien zein ekimen kontsolidatuen sustatzailea".

INSAUSTI

Horrela, Jon Insausti Kultura eta Hezkuntza zinegotzi izango da datorren astetik aurrera, "ardura eta ilusio handiz" hartzen duen lana. Insaustik ziurtatu du Miren Azkaratek egindako lanarekin jarraituko duela, betiere, martxan dauden proiektuak garatzen eta amaitu ez direnak kudeatzen.

Ildo berean, gaineratu du Donostiak "kultur jarduera aberatsa" duela. "Donostian kultura da eragile nagusiena, eta lehen mailako jarduera-programa eta kultura zentro sarea du. Jaialdiak inguruko inbidia dira, Kursaal Eszena dugu, eta Tabakalera bezalako proiektua dugu, hain zuzen ere, kultur bizitzaren traktorea den proiektua. Eta gainera, elkarte eta erakunde sare garrantzitsua dugu, hain zuzen ere, zalantzarik gabe Donostia kultura hiriburu dela adierazten duen sarea", esan du.

Jon Insausti Maisterrena (Donostia, 1989) egungo udal korporazioaren zinegotzirik gazteena da. Enpresen Zuzendaritzan eta Administrazioan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta hainbat master egin ditu (Gizarte Ardura Korporatiboa eta Iraunkortasuna, Gizarte Berrikuntza eta Kultur eta Sormen Industriak, eta Bigarren Hezkuntzako Irakasle). Gainera, doktoretza ikaslea da EHUren Garapenari buruzko Ikasketen Programan.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902