Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bote prontoan

Puritanismoa

Karmele Jaio - Viernes, 19 de Enero de 2018 - Actualizado a las 09:48h

votos |¡comenta!

Argigarria da ikustea zelako indarrez erabiltzen duten batzuek puritanismo hitza, zelako indarrez heltzen diote hitzari, erdi aroko ezpata handi horietako bat balitz bezala, euren terrenoa defendatzeko. Argigarria da zelako indarrez txalotu duten gizon askok Catherine Deneuven eta beste artista frantses batzuen manifestua, #metoo kanpainaren kontrakoa. Argigarria da nola azpimarratu duten behin eta berriz emakumeak direla manifestua sinatu duten horiek, ez dela beraiek dioten zerbait, emakumeek diotena baizik. Argigarria da baita ere zelako hedapena eman zaion, zein gustura atera duten askok gaia bazkal osteko mahaira, tabernako elkarrizketara. Zelako gogoa zuten askok, edo zelako beharra kasu askotan, halako zerbait entzuteko. Emakumeen ahotsean gainera.

Ez da berria, dena den. Puritanismo hitza hamaika aldiz erabili da emakumeen eskubideen kontra, emakumeen askatasunaren kontra. Askatasun sexual ustezko baten aitzakian, zenbat aldiz sentitu duten emakumeek hau edo bestea egin behar zutela, edo hau edo bestea egiten utzi behar zietela gizonei euren gorputzekin puritanismoaz akusatuak ez izateko. Zenbat tranpa jarri dizkigun bidean puritanismo hitzak emakumeei. Askatasun sexuala ez da berdin ulertzen leku guztietan. Batzuentzat, askatasun sexuala da harremanak berdintasunean eta botere harremanik gabe gertatzea, non bai eta ez hitzak biak diren onartuak, non bata eta bestearen eskubideak bermatuak dauden. Beste batzuentzat, askatasun sexuala da ezeri ezetz ezin esatea, ezta gustukoa ez duzunari ere. Batzuentzat askatasun sexuala da terreno askea izatea euren behar sexualak adierazi eta asetzeko. Barra librea, baina beti alde bakarretik begiratuta. Askatasun sexuala askatasunean eta berdintasunean gertatzen dena da. Soilik. Ez esateko eskubidea eduki eta ez esateagatik puritanismoaz edo itxia izateaz akusatua izateko arriskurik ez dagoen harreman batean, besteak beste. Argigarria da zelako indarrez heldu diote batzuek puritanismo hitzari, erdi aroko ezpata handi horietako bat balitz bezala, euren terrenoa defendatzeko. Terrenoa baina, irla bilakatzen ari zaie poliki-poliki eta ez dira oraindik konturatu.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902