Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Milioi bat sinadura lortzeko epea apirilean amaituko da

Europako hizkuntza gutxituen eskubideen aldeko Minority Safety-Pack herri ekimena sinatu du Aburtok

Europan abian jarritako herri-ekimen honek benetako hizkuntza aniztasun eraginkorra bultzatu eta milioi bat sinadura bildu nahi ditu Europar Batasuneko kide diren gutxienez zazpi estatutan

EP - 2018(e)ko urtarrilaren 15a, astelehena - 13:07etan eguneratua

votos |¡comenta!
Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak bat egin du gaur ekimen honekin.

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak bat egin du gaur ekimen honekin.

Galería Noticia

  • Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak bat egin du gaur ekimen honekin.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak bat egin du astelehen honetan Minority Safety-Pack izeneko herri ekimenarekin, bere sinadura jarrita. Europako eremu urriko hizkuntzen hiztunen eskubide linguistikoak Europa mailako legeria lotesle baten bidez babestu nahi dituen ekimena da Minority Safety-Pack, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

BILBO. Horrela, ekimena sinatzearekin batera, Aburtok euskaltzale guztiak animatu ditu kanpainarekin bat egin dezaten, apirilaren 2a baino lehen milioi bat sinadura jaso behar baititu. Sinadura horiek beharrezkoak dira ekimena bermatzeko eta eztabaida Europar Batasuneko erakundeetan plazaratzeko.

Kanpainaren bitartez, Europar Batasunaren barruko gutxiengo nazionaletako 50 milioitik gora herritarren eskubideak babestuko dituen legeria loteslea eskatu nahi zaie Europar Batasuneko erakundeei, "Europar Batasun osoan gure hizkuntza eskubideak ziurtatu eta bermatuko dituen europar legeria loteslea".

Europako Nazionalitateen Batasun Federalak (FUEN) aurkeztu zuen ekimena duela zenbait aste Europako Parlamentuko Gutxiengoen Taldeartekoan, eta milioi bat sinadura behar ditu aurrera egiteko. Orain arte ia 200.000 sinadura batu dira, eta gutxienez Europar Batasuneko zazpi estatu ari dira parte hartzen ekimenean.

Minority Safety-Pack ekimen hau bultzatzeko prozesua oso erraza da, eta www.minority-safepack.eu web orriaren bidez jasotzen dira sinadurak, milioi batera iristeko helburuarekin.

Horrela, Aburtok bilbotar guztiak animatu ditu euskararen eskubideak defendatu nahi dituen ekimen hau bultzatzera. "Bilbotar guztiak animatu nahi ditut gure hizkuntzaren, euskararen, aldeko ekimen hau bultzatzera. Ekimen hau indartu beharra dugu euskarak eskubide linguistiko guztiak izan ditzan munduko bazter guztietan. Euskara hizkuntza aberatsa eta bizia dela jakin behar du Europak eta, horregatik, presente egon behar du erakunde guztietan eta berme guztiekin", adierazi du.

EUROPAKO HERRITARREN EKIMENA

Europako herritarren ekimena herritarrek Europako erakundeen bizitzan parte hartzeko prozedura bat da. Prozedura honek Europako Batasuneko edozein herritarri ematen dio Europako Batzordeari zuzendutako gonbidapen bat sustatzeko aukera, erakunde horrek gai zehatzen baten inguruko ekimen legegilea abian jar dezan.

Ekimena martxan jartzeko, sustatzaileek Europako Batasun osoan sinadurak batzeko sistema gaitu behar dute eta milioi bat batu behar dira gutxienez zazpi estatu kidetan. Estatu parte hartzaile bakoitzak bere herritar kopuruaren araberako gutxieneko sinadura kopuru zehatz bat eman behar du. Kopuru hau herritarren ekimen hau sortzeko egin zen zuzentarauak arautzen du.

Sinadurak batzen direnean ekimena Europako Batzordean aurkezten da, eta erakunde horrek hiru hilabeteko epea dauka edukia aztertzeko. Antolatzaileak Europar Batzordeko ordezkariekin bilduko dira beren ekimena planteatzen dituen gaiak zehazki azaltzeko. Aldi berean, Europako Parlamentuan agerraldi publikoa antola dezakete beren proposamena aurkezteko.

Europako Batzordeak agiri ofizial bat onetsiko du eta, egotekotan, herritarren ekimenari erantzuna emanez proposatuko dituen neurriak jasoko ditu eta zerbait egiteko edo ez egiteko erabakia arrazoitzeko zioak azalduko ditu. Proposamena ekimen legegile bihurtuko balitz, ohiko prozedura bidez izapidetuko litzateke eta, gaiaren arabera, Parlamentuak, Batzordeak eta Kontseiluak parte hartuko lukete.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902