Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ostiral honetan

"Oihaneko kuadrila" filma euskaraz estreinatuko da hainbat zinema aretotan

Annecyko animazioko zinemaldi entzutetsuan eta Sevillako jaialdiko Europa Junior atalean aurkeztu zuten "The Jungle Bunch" filma

EUROPA PRESS - 2018(e)ko urtarrilaren 12a, ostirala - 12:59etan eguneratua

votos |¡comenta!
Trailer de Oihaneko KuadrillaVER VÍDEOReproducir img

(Youtube)

Galería Noticia

  • Trailer de Oihaneko KuadrillaReproducir
  • Imagen del trailer de Oihaneko Kuadrilla

Zineuskadi plataformak bultzatutako Zinema Euskaraz programak "Oihaneko Kuadrila" (Frantzia) filma euskarazko bertsioan eramango du hainbat zinema aretotara ostiral honetan. Zehazki, Arabako (Gasteiz eta Laudio), Bizkaiko (Bilbo, Barakaldo, Getxo, Leioa eta Portigalete), Gipuzkoako (Donostia) eta Nafarroako (Iruñea) zinema aretoetan ikusi ahal izango da, Zineuskadik jakinarazi duenez.

BILBO. Annecyko animazioko zinemaldi entzutetsuan eta Sevillako jaialdiko Europa Junior atalean aurkeztu zuten "The Jungle Bunch" filma (Oihaneko Kuadrila). David Alaux, Jean-François Tosti eta Eric Tosti zinemagileek sortutako, idatzitako eta zuzendutako 3Dko animaziozko seriea da "Oihaneko kuadrila", baina orain formatu zinematografikora egokituta.

Txikienei "balio onak eta garrantzitsuak" erakusten dizkie, hala nola elkartasuna, adiskidetasuna eta taldearen indarra. Gainera, "Indiana Jones", 'Mission: Impossible" eta "Rocky" saga ezagunen erreferentzia zinematografiko dibertigarriak jasotzen ditu. Familia osoarentzako filmak oihanaren bihotzean bidegabekeriaren aurka borrokatzen duten animalien talde baten istorioa kontatzen du. Maurice tigre boteretsua dela uste duen pinguinoa da. Alboan izango ditu Junior semea, tigre-arraina, Miguel, gorila indartsu eta maitagarria, eta Batricia, iluntasunari beldur dion saguzarra.

Zinema Euskaraz programaren helburua kalitate zinematografiko ezaguna duten filmak herritarren esku euskaraz jartzea da. Horretarako, euskara erabiltzen da komunikazio kulturalerako tresna gisa, aisialdian euskararen normalizazioa bultzatuta. 2017an, programak 12 film bikoizten eta sustatzen laguntza eskaini du. Haietako asko dagoeneko estreinatuta daude, baina hurrengo hilabeteotan beste bi lan izango dira ikusgai: "Early Man" eta "Maya Erlea, Eztiaren Jolasak".

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902