Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bote prontoan

Kanpotik

Karmele Jaio - 2018(e)ko urtarrilaren 5a, ostirala - 11:26etan eguneratua

votos |¡comenta!

E uren obra beste hizkuntza batera itzuli duten idazle askok esaten dute itzultze prozesu horretan euren idatzia beste leku batetik ikusteko aukera izan dutela, kanpotik begiratu ahal izan diotela obrari, eta idazketa prozesuan ikusi ez zuten gauza asko aurkitu dituztela bertan. Gauzak kanpotik ikusten direnean, gauza berriak antzeman daitezkeela, alegia.

Idazketarekin gertatzen den bezala, berdin gure bizitzako eta gure gizarteko hainbat egoerekin. Ariketa ona da norberaren bizitza une batez kanpotik ikusteko ahalegina egitea. Segika dugun dron baten antzera, goitik ikustea zer egiten dugun eta nola. Handik goitik begiratuta, ziur zerbait arrotz egingo zaigula edo gure bizitzeko moduaz zerbait berri ikasiko dugula. Gure gizartearen gaitz nagusiak ikusteko ere ez da ariketa txarra haiengandik pixka bat urruntzea, eta kanpotik, ez lekuren batetik, gauzak nola egiten ditugun ikustea. Barakaldoko azken sexu erasoa, adibidez, adin txikikoak protagonista izan duena. Daukagun joera erasotzaileentzako erru pertsonalizatu bat eraikitzea izaten da, eta hor geratzea. Baina errua indibiduala izateaz gain, bada kolektiboa ere. Nahikoa da arazotik pixka bat urruntzea, goitik begiratzea, argi ikusteko zer ikasi duten gazte horiek eta nola giza harremanei buruz, errespetuari buruz, sexuari buruz. Zerutik doan dronak hainbat gazte ikusten ditu euren mugikorretatik pornoaren bitartez lehen sexu eskolak jasotzen: botere harremanetan oinarritutako sexu harremanak, emakumea gozamenerako tresna bezala ulertzen dutenak soilik, gizonen dominazioa irudikatzen dutenak. Hori da sexua, ondorioztatzen dute neska zein mutilek, eta eredu horiek buruan, eta horiek indartzen dituzten hainbat mezu jasota, hasten dira harremanen munduan. Begiratu goitik, urrunetik, zer egiten ari garen, beste hainbat arlotan ere, eta agian zerbait arrotz eta mingarri egingo zaizu. Norberaren obra beste hizkuntza batera itzultzea bezalakoa da. Zure gaitz eta asmatze guztiak inoiz baino argiago ikusten dira kanpotik begiratuta. 

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902