Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Lazkao benetan herri bizi bat izatea dugu helburu guztiok”

Udalak eta LazkaOn merkatari elkarteak urteko balantzea egin dute Gabonetako erakusleihoen sari banaketan

M. Aranburu - 2018(e)ko urtarrilaren 3a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

votos |¡comenta!
Lazkaoko Udalean, joan den astean egin zen Gabonetako erakusleihoen sari banaketako ekitaldia. Irudian, aurtengo sarituak.

Lazkaoko Udalean, joan den astean egin zen Gabonetako erakusleihoen sari banaketako ekitaldia. Irudian, aurtengo sarituak.

Galería Noticia

  • Lazkaoko Udalean, joan den astean egin zen Gabonetako erakusleihoen sari banaketako ekitaldia. Irudian, aurtengo sarituak.

lazkao- Merkataritzak eragin zuzena eta handia du herri baten garapenean. Ez bakarrik ekonomikoki, baizik herriak berak duen bizian ere bai. Horretaz jabetuta daude Lazkaon, eta azken hilabeteetan hainbat ekintza egin dituzte. Hala nola, merkatariei eta ostalariei zuzenduta hainbat ikastaro antolatu dira Udalaren eta LazkaOn elkarteko hitzarmenaren harira, kontsumo gatazken aurrean nola jokatu ikasi ahal izan zuten Lazkaoko merkatariek, eta ekintzailetzari eta autoenpleguaren inguruko jardunaldi bat ere egin zen. Horiez gain, lehiakorragoak izaten ikasteko Gipuzkoako Merkataritza Federazioak bultzatutako Singular Dendak egitasmoan ere parte hartu zuten herriko hainbat merkatarik.

“Ekintza hauek guztiak gero eta eskaintza hobea ematera bideratuta egon dira hasiera hasieratik. Izan ere, Lazkaoko Udalak eta LazkaOn merkatari elkarteak, herriko gainerako merkatariekin eta ostalariekin batera, Lazkao benetan herri bizi bat izatea dute helburu, hori da lortu nahi duguna”, nabarmendu du LazkaOn elkarteko Nagore Izagirrek. Guztiz bat dator ideia horrekin Iñaki Estensoro, Lazkaoko Udaleko zinegotzia, eta hala nabarmendu du: “ekintza guzti hauekin herrian erostearen garrantzia nabarmendu nahi da, merkataritzak eta ostalaritzak, herriko ekonomiari eta lanpostuei egiten dien ekarpena aintzakotzat hartuz”.

Lazkaoko Udalaren helburu nagusietako bat herriko ekonomia sustatzea dela ageri dute Estensoro eta Izagirrek, dendek eta zerbitzuek udalerriaren garapenean duten garrantzia kontuan hartuta. “Horregatik, merkataritza eta zerbitzuen alorrean elkarlanaren aldeko apustua egiten jarraitu nahi du Lazkaoko Udalak, ekonomia jarduera sustatzeaz gain, merkataritza eta ostalaritza zerbitzu on bat dagoen tokian bizia dagoela sinesten baitu”.

erakuslehioakIazko urtean egin den azken ekintza Gabonetako erakusleiho lehiaketa izan da. Aurten Koboloi, Errotaundi eta Miszelania dendetako erakusleihoek jaso dituzte boto gehien, eta beraz, horiek izan dira sarituak. Ohiko legez, diploma eta produktuz beteriko otarra jaso dute. Botoa emateak ere izaten du saria Lazkaoko kasuan, eta ez nolanahikoa: botoa eman dutenen artean bost erosketa bono zozkatu dira, lau 150 eurokoak eta bat 400 eurokoa. Azken hori Argoitz Galparsororen-tzat izan da eta Eufrosina Dulgheruk, Mila Barrealek, Maribel Arratibelek eta Beatriz Hernandezek jaso dituzte beste laurak.

Guztira, 29 merkatarik parte hartu dute aurten erakusleiho lehiaketan, eta 1.417 boto zenbatu dira guztira. Estensorok merkatarien lana eskertu eta baloratu nahi izan du azalduz, “merkatariek irudimen handia” erakutsi dutela eta “erakusleiho originalak eta asko landutakoak” egin dituztela. Bide horretan, zinegotziak adierazi du nabarmen-tzekoa eta poztekoa dela “azken hilabeteetan herrian irekitzen ari diren merkataritza, ostalaritza eta zerbi-tzu berriak. Ekonomia indartu eta lanpostuak sortzeaz gain, herritar guztientzat zerbitzu berriak jartzen baitira erabilgarri”. Bestalde, bi ordezkariek eskerrak ere helarazi dizkie ostalaritzaren alde egiten duten herritar guztiei;eta era berean, herria bizi mantentzen laguntzen jarrai dezaten eskatu diete.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902