Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Alerta ostegunean amaituko da

Pasealeku Berria, Leizaola pasealekua eta Haizearen Orrazia itxiko dira olatu arriskuagatik

EP - Miércoles, 3 de Enero de 2018 - Actualizado a las 12:36h

votos |¡comenta!
Varias personas son sorprendidas por una ola en el Paseo Nuevo de Donostia.

Olatuak Donostiako Pasealeku Berrian. (EFE)

Galería Noticia

  • Varias personas son sorprendidas por una ola en el Paseo Nuevo de Donostia.

DONOSTIA. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ohartarazi du alerta laranja egoera dagoela kostan olatuak direla-eta, eta Donostiako Babes Zibilak hainbat segurtasun neurri hartuko ditu. Alerta ostegunean amaituko da.

Horrela, Donostiako Udalak jakinarazi duenez, asteartean Pasealeku Berria ibilgailuentzat itxi zen olatuak zirela-eta abisu horia baitzegoen, eta asteazken honetan itxita jarraituko du ibilgailuentzat 15:00ak arte. Ordu horretan, abisu horia alerta laranja izatera pasako da eta, ondorioz, Pasealeku Berria itxiko da ibilgailuentzat eta oinezkoentzat Argazkigintza Elkartetik aurrera.

Halaber, kostako lehen lerroan dauden Leizaola pasealekua (Zurriolako kai muturra) eta Haizearen Orrazia (Eduardo Chillida pasealekua) ibilgailuentzako zein pertsonentzako itxi dira. Itxierak ostegun eguerdia arte iraungo du;orduan, alerta laranja abisu horia izatera pasako da.

Gainera, Babes Zibilak jakinarazi duenez, Salamanca pasealekuan -Soraluze eta San Juan kaleen artean- eta Aldamar kalearen hasieran aparkatuta dauden autoak kenduko dira eta edukiontziak lekuz aldatuko dira.

Suhiltzaileak bertan egongo dira alertak irauten duen bitartean. Olatuek Zurriolako zubian salto handiak emango balituzte, itsasotik gertuen dagoen zubiaren aldea itxi egingo litzateke oinezkoentzat zein bizikletentzat.

Era berean, Babes Zibilak hiritarrei eskatu die arretaz ibiltzeko, olatuak dauden lekuetara ez sartzeko eta behin behinean jarriko diren seinaleak errespetatzeko, haien helburua baita pertsonak zein pertsonen ondareak babestea.

Meteorologia iragarpenak dio asteazkeneko 16:00tik 20:00etara olatuek kostaren aurka joko dutela. Olatuen altuera adierazgarria 4,5 metrokoa izango da eta olatuak 19 segundoan behin helduko direla. 

Itsasgora 17:40an izango da, 4,53 metroko altuerarekin. Gainera, asteazkenetik ostegunerako gauean, 04:00etatik 08:00etara, olatuek kostaren aurka joko dute berriro.

Ordu horietan olatuen altuera adierazgarria 5 metrokoa izango da eta 17 segundoan behin iritsiko dira. Itsasgora 05:59an izango da, 4,78 metroko altuerarekin.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902