Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Taldeka bertso lehia urte bukatzeko

Eneko Fernandez, Julen Zelaieta eta Manu Goiogana nagusitu dira

Kotto Saria Xabat Illarreggi leitzarrak irabazi du

Aitor Arotzena - 2018(e)ko urtarrilaren 3a, asteazkena - 06:10etan eguneratua

votos |¡comenta!
Taldekako 19. bertso lehiaketan parte hartu dutenetako batzuk.

Taldekako 19. bertso lehiaketan parte hartu dutenetako batzuk. (Utzitakoa)

Galería Noticia

  • Taldekako 19. bertso lehiaketan parte hartu dutenetako batzuk.

lesaka- Joan den larunbatean jokatu zen Bortzirietako bertso eskolak hemeretzigarren aldiz antolatu duen Taldekako bertso lehiaketa. 19 izan ziren bertan parte hartu zuten bertsolariak, 5 epaile, 5 gai-jartzaile, 3 trikitilari eta 2 dokumentalistarekin batera.

Joan den urtean bezala, bertsolariak banaka hasi ziren kantari Berako Xugan eta taldeak finalerdietan osatu ziren. Punturik gehien zuten 12 bertsolariekin, suge sistema erabiliz, finalerdiak jokatuko zituzten lau taldeak osatu ziren.

Berako Katakun jokatu zen lehenengo finalerdia. Erkin eta Jarrai taldeak (Iban Garro, Xabier Terreros eta Aimar Karrika) finalerako sailkatzea lortu zuen, Bat Bitan taldea (Iker Gorosterrazu eta Joanes eta Xabat Illarregi anaiak) menpean hartuta.

Bigarren finalerdia Lesakako Haizegoa ostatuan egin zen eta bertan, Hau ta hori ta hura taldea (Eneko Fernandez, Julen Zelaieta eta Manu Goiogana) nagusitu zitzaion Manolo ta bertze bi taldeari (Manolo Arozena, Ander Fuentes Itturri eta Alazne Untxalo).

Finala Lesakako Arrano elkartean jokatu zen, afal ondotik. Parte hartzaile, trikitilari, epaile, bertsozale... giro ederra sortu zen Arranoko goiko gelan. Saio eder eta orekatu baten ondotik, Hau ta hori ta hura taldea nagusitu zitzaion Erkin eta Jarrai taldeari.

Kotto Saria Finalaren ondotik, sari banaketa egin zen. Xabat Illarregik irabazi zuen, bertsorik onenari ematen zaion Kotto Saria. Leitzako gazteak, Katakun jokatutako finalerdian 9 puntuko mo-tzean botatako puntu eran-tzuneko bertsoari esker eskuratu zuen sari preziatua.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902