Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Legazpiko liburutegiak 50 urte bete ditu

Euskarazko eta gaztelerazko irakurketa klubak antolatu dituzte urteurrena ospatzeko

2018(e)ko urtarrilaren 2a, asteartea - 06:02etan eguneratua

votos |¡comenta!

legazpi- Legazpiko liburutegiak 50 urte beteko ditu aurten. Urteurrena ospatzeko lau irakurketa klub antolatu dituzte. Otsailean jarriko dituzte abian.

Irakurketa klubak bi eratakoak izango dira: batzuk irakurtzeko ohitura dutenentzat izango dira eta besteak ohitura ez dutenen-tzat edo ulermen edo irakurketa arazo ezberdinak dituztenentzat. Bai batean eta bai bestean, euskarazko eta gaztelerazko taldeak egongo dira.

Euskarazko irakurketa klubaren helburua irakurketarekin ondo pasatzea eta literatura eta egile desberdinak ezagutzea da. Literatura eta egile desberdinak irakurriko dituzte, nobela batez ere, nahiz eta neurri txikiagoan, beste genero batzuetara hurbilduko diren.

Parte hartzaileak hilean behin elkartuko dira aurrez irakurri duten liburu bati buruz aritzeko. Ez bada irakurtzen bukatu ere, badago aukera saioetara joateko. Solasaldia Gorka Azkarate adituak gidatuko du. Hitzordua arratsaldez izango da, 18.30etik 20.00etara, liburutegian.

Irakurketa klubetakoak hilean behin elkartuko dira eta irakurketa errazeko klubetakoak, berriz, astean behin

Euskarazko irakurketa errazeko klubari dagokionez, irakurtzeko ohitura ez dutenentzat, irakurritakoa ulertzeko zailtasunak dituztenentzat eta euskara ikasten dabiltzanentzat izango da.

Irakurle hauek ere taldean elkartuko dira, baina irakurketa errazeko liburuak irakurriko dituzte eta elkarrekin irakurriko dute. Astean behin elkartuko dira, goizez: 11.15etik 12.15era, hain zuzen ere. Saioak irakurketa errazean adituak diren pertsonek gidatuko dituzte.

Gaztelerazkoak Gaztelerazko irakurketa errazeko klubekoak ere astean behin elkartuko dira, ordutegi berean.

Gaztelerazko irakurketa klubari dagokionez, irakurtzea gustuko dutenei zuzendua dago. Parte hartzaileek idazle eta estilo ezberdinetako liburuak irakurriko dituzte. Hilean behin elkartuko dira, 18.30etik 20.00etara. Saioak Monica Leiva adituak gidatuko ditu.

Parte hartzea doanekoa da. Liburuak liburutegiak eskuratuko ditu. Parte hartu nahi dutenek bertan eman behar dute izena. Bertako telefono zenbakia honakoa da: 943 737 186. - A.Z.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902