Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ipar eski ikastaroak antolatu ditu Zumardi elkarteak

Iazko neguan 100 lagunek, haur zein heldu, parte hartu zuten eta aurten esperientzia errepikatzea erabaki dute

2018(e)ko urtarrilaren 2a, asteartea - 06:02etan eguneratua

votos |¡comenta!
Iazko neguko ikastaroetako parte-hartzaileak.

Iazko neguko ikastaroetako parte-hartzaileak. (Zumardia)

Galería Noticia

  • Iazko neguko ikastaroetako parte-hartzaileak.

Tolosa- Zumardia elkarteak familientzako ipar eski ikastaroak antolatu ditu. Iazko neguan, Tolosaldeko 100 pertsona baino gehiago hartu zuten parte antolatutako ikastaroan.

Umeek, gaztetxoek, helduek eta baita irakasleek ere esperientzia polita bizi zuten eta hori ikusirik, Zumardia elkarteak 2018ko hasieran ikastaro berria antolatzea erabaki du.

Iaz bezala, irakasleak Tolosaldekoak izango dira eta ikastaroak euskaraz eskainiko dira. Talde txikiak sortuko dira (6-10 lagun begirale bakoitzeko), partaideen adina eta eski mailaren arabera. Hori horrela, pertsona guztiak izango dute aukera bere maila hobetzeko eta sakontzeko.

Ikastaro egokituak izango dira, eta hasiberriek, eskian ibilitakoek eta ipar eskian trebeak direnek ere beren espazioa izango dute. Ipar eski klasikoa eta skating modalitateak eskainiko dira, taldeen mailan arabera eta irakasleen iritzia kontutan izanda.

Ikastaroak bi asteburuko iraupena izango du (larunbata eta igandea). Egunero bi orduko klase praktikoa eskainiko da, hau da, guztira zortzi ordu. Somporteko eski estazioan (Pirinioak, Candanchu ondoan) eskainiko dira klaseak. Lehenengo txanda urtarrilak 13-14 eta otsailak 3-4 izango da eta bigarrena, berriz, urtarrilak 20-21 eta otsailak 17-18.

Bi asteburuen truke 75 euro ordaindu beharko da, eta 2011 urtean jaiotakoek (sei urteko umeak), 60 euro. Zumardia elkarteko bazkideek %10eko deskontua izango dute ikastaroko prezioan. Ohartarazi dute prezioan ez dela sartzen pistetako forfaita eta material alokairua.

Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko www.zumardia.eus web orria kontsultatu daiteke edo info@zumardia.eus helbidera idatzi. - M.S.S.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902