Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Argitaletxe berria itsaso zabalean

Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategik Balea Zuria editoriala sortu dute poesia eta saiakera literarioa argitaratzeko eta sortzaile gazteei haien lanak kaleratzeko beste aukera bat emateko.

Arantzazu Zabaletaren erreportajea - 2018(e)ko urtarrilaren 2a, asteartea - 06:03etan eguneratua

votos |¡comenta!
Juaristi, Garde, Gorrotxategi eta Makuso, lehen liburuaren aurkezpenean, Donostian.

Juaristi, Garde, Gorrotxategi eta Makuso, lehen liburuaren aurkezpenean, Donostian. ( Ruben Plazaren argazkia)

Galería Noticia

  • Juaristi, Garde, Gorrotxategi eta Makuso, lehen liburuaren aurkezpenean, Donostian.

Galizian baleak ikusi omen dituzte berriro, badirudi garai bateko ibilbidea berreskuratzen ari direla. “Augurio ona” dela uste dute Balea Zuria argitaletxe berriaren bultzatzaileek: poesia eta saiakera literarioa landuko ditu Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategik sortutako ekoizpen etxe berriak.

“Abentura zoroa” da abian jarri dutena Gorrotxategiren hitzetan, baina, era berean, modu naturalean sortu da. 2008. urtetik elkarrekin ari dira laurak laneanPoesia eta pentsamendua jardunaldiak antolatzen eta aurten, gainera, lehiaketa ere sortu dute 35 urtetik beherako sortzaileentzat Donostia Kulturaren lagun-tzarekin berriro ere.

“Guk suertea izan dugu eta gure lanak argitaratu dituzte, baina poeta asko ezinean ari dira, ez da erraza argitaratzea gaur egun. Egungo errealitatea da, poesia ez da gehiegi irakurtzen. Izenik ez baduzu edo lehiaketarik irabazi ez baduzu, oso zaila da argitaletxe handiek horrelako lan bat kaleratzea”, aitortu du Juaristik. Egile horiei aukera bat ematea izango da Balea Zuriaren helburu nagusia eta, printzipioz behintzat, ez dituzte haien lan propioak kaleratuko, baina liburu bereziren bati argitaletxe berriaren zigilua jartzea ere ez dute erabat baztertzen.

Momentuz, haien baliabideak erabiliz egingo dute aurrera eta urtean bizpahiru lan argitaratzeko asmoa dute. Lehena azaroan aurkeztu zuten Donostian, Luis Garde iruindarraren Barbaroak bihotzean. 2018an haiek bultzatutako poesia lehiaketa irabazten duen lana eta beste bi proiektu argitaratzeko asmoa dute. Eusko Jaurlaritzak gutxienez sei liburuko katalogoa eskatzen omen du diru laguntzak emateko eta horreraino ez dira helduko. Izan ere, bakoitzak bere lanarekin jarraituko du eta liburugintzaren atzealde ezagutu berriak lana eta denbora behar dituela konturatu dira: “Aparatu burokratikoa ezagutzen ari gara oraindik”.

Poesia, paperean

Lau idazleak aspalditik lagunak dira eta poesiarekin sentitzen dira eroso. Horregatik erabaki dute eremu horretan eta hizkuntza eta literaturaren inguruko saiakeraren alorrean jardutea. Tiradak ere ez dituzte handiegiak egingo: Garderen liburuaren 300 ale kaleratu dituzte hasteko. Gaur egun baliabide teknikoek tirada txikiak egiteko aukera ematen dute eta prozesu osoa ere merketu eta erraztu egin da. Horrek animatu ditu aurrerapausoa eman eta Balea Zuria bidaian abiatzeko.

Hala ere, teknologia berrien garai honetan paperezko liburuak kaleratzeko argitaletxe berri bat sor-tzea ez da ohikoena. “Eta zer eta poesia argitaratzeko”, aipatu du Makusok. Erotuta dauden ere galdetu diete. “Baina poesia paperean irakurri behar dela uste dugu, ez pantailan”, gaineratu du Juaristik.

Abentura honetan abiatu baino, “itsasoratu” direla diote, gogoeta eta ura betiko baitaude lotuta, haien izenaren erreferentzia den Moby Dicken lehen atalean dioen moduan.

Bidaia hasiberri horretan Imanol Larrinaga margolaria itsasoratu da laukotearekin: hark sortu du argitaletxearen logoa eta Garderen liburuaren azaleko ilustrazioa. Haren ekarpena izan da, baita ere, atzeko aldean eskuz idatzitako olerki bat jartzea. “Eskuz idaztea ere galtzen ari da”, nabarmendu du Gorrotxategik.

“Poesiari ate berri bat zabaldu nahi diogu. Galderak egiten jarraitu nahi dugu. Egiarekin egiten dugu amets, baina zalantza gara”, diote haien aurkezpenean. Hasi besterik ez dira egin baina datorren urterako jada ari dira lanean. “Arruinatzen ez bagara, behintzat, segituko dugu”, aitortu du Felipe Juaristik.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902