Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bertatik Bertararen Gabonetako saskien zozketa

Sei saski zozkatu dituzte egitasmoan parte hartzen duten jangeletako erabiltzaileen artean

Domingo, 31 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

votos |¡comenta!

urretxu- Bertatik Bertara egitasmoak Gabonetako saskiak zozkatu ditu proiektuarekin bat egiten duten jangela kolektiboetan.

Bertatik Bertararen helburua bertako baserrietako produktuen kontsumoa bultzatzea da. Uggasa garapen agentziak, Goimen landa garapen agentziak eta Ezkio, Gabiria, Itsaso, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalek bultzatu dute proiektua.

Egitasmoarekin bat egiten duten jangela kolektiboak sei dira: Legazpiko Meazti etxea, Urretxu-Zumarraga Ikastola, Gainzuri ikastetxea, Ormaiztegiko San Andres eskola, Ezkio eta Itsasoko eskola txikia eta Gabiriako eskola txikia.

Bakoitzean Gabonetako saski bat zozkatu dute, Bertatik Bertara produktuekin. Urretxu-Zumarraga Ikastolakoa Teo eta Luka Alvarezek irabazi dute, Gainzurikoa Urko Mungiak, Ezkio eta Itsasoko ikastetxekoa Unai Mendizabalek, Ormaiztegikoa Maier Larrañagak eta Gabiriakoa Xabat Elgarrestak. Meaztiren saskiko produktuak egunotako menua prestatzeko erabiliko dituzte.

Aurtengo zozketa jangeletan egin dute, beraietan bertako produktuak kontsumitzea oso garrantzitsua delako. Izan ere, ikasleen elikadura osasuntsua bultzatzeaz gain, umetatik bertako produktuen aldeko kontzien-tzia zabaldu nahi da.

Saskietan gazta (Makatza, Baztarrika eta Erreizabal), eztia (Aikur), sagarrak (Katarain), pastak (Irigon), jogurtak (Agerre) eta intxaurrak (Agerre) sartu dituzte. - A.Z.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902