Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Haurren Gabonetako Parkea, inoiz baino jendetsuagoa

ficobako hiru pabiloi bete dibertsio eskaintzen dizkie, urteroko hitzordu honek, bertaratzen diren gipuzkoar zein nafar edo lapurtarrei

Xabier Sagarzazuren erreportajea eta argazkiak - Domingo, 31 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

votos |¡comenta!
Puzgarri, atrakzio eta beste askorekin batera, kantuan eta dantzan aritzeko aukerak arrakasta segurua dauka parkean.

Puzgarri, atrakzio eta beste askorekin batera, kantuan eta dantzan aritzeko aukerak arrakasta segurua dauka parkean.

Galería Noticia

  • Puzgarri, atrakzio eta beste askorekin batera, kantuan eta dantzan aritzeko aukerak arrakasta segurua dauka parkean.
  • Foru Aldundiaren programazio ikasgela toperaino dago arratsaldero.

Gabonetan oporrak dituzte txikiek eta guraso eta beste senideeek nola hala moldatu behar izaten dute egun guzti hauetan umeekin egoteko eta hauentzako aisialdi planak egiteko. Plan horietako bat, dudarik gabe, Irungo Ficoba erakustazokan urtero egiten den Haurren Gabonetako Parkea izaten da.

Erraza da bertaratzea. Errepidez ondo komunikatuta dago eta dohako aparkaleku zabala ere badago. Eta gainera, nahi duenak ere, Topoa hartuta, geltokia badu hantxe bertan, Santiagoko mugaren alboan. Horregatik, milaka lagun erakartzen ditu parke honek urtero, gipuzkoarrak, zein Nafarroatik edo Iparraldetik ere etortzen direnak.

dibertsio ugariEgun hauetan Ficobara datozenek, badute zertan arratsaldea pasa. Erakustazokako hiru pabiloiak beteta daude umeen dibertsiorako eskaintza zabalarekin.

Lehenengo pabiloian teknologia berriak dira protagonista. Ez dira falta bideokontsolak, umeek hain gustukoak dituztenak. Baina aurten, berrikuntza modura, bideojokoak programatzen ikasteko aukera ere badago bertan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Orona Fundazioak, lurralde osoan zehar ibili den Kultura Digital@ ikasgela mugikorra Ficobara ekarri dute. Honetan, sei urtetik aurrerako umeek aukera dute programazioaren nondik norakoen funtsak ikusi eta ikasteko.

Pabiloi honetan bertan, plastikozko baloi puzgarri erraldoietan sartuta, bubble soccera jolasko aukera dago, txikienentzako eskulan tailerrak egiten dira eta Suhiltzaileek eta Gurutze Gorriak ikusgai dauzkate beraien kamioi eta anbulantziak.

Ficobako bigarren pabiloian, puzgarriak dira protagonista eta mahai tenisean, futbolinean edo air hockeyean jolasteko aukera dago. Gainera dantzarako, karaokerako, familiartean yoga egiteko edo aurtengo beste berrikuntza bat den opera tailerrean parte harzeko eszenatokia hantxe dago.

Azkenik, erakustazokako hirugarren espazio nagusian, honelako parke batean falta ezin diren atrakzio mekanikoak daude: Horien artean, trena, matxinsaltoa, ohe elastikoak, autotxokeak eta patinetetan ibiltzeko maila guztietako arrapalak dituen SportJam Kids Park gunea.

eguraldiaren eraginaAurten Haurren Gabonetako Parkea bisitazen ari direnen artean, eguraldi txarraren eraginez edo beste urteetan baino jende gehixeago dagoenaren inpresioa nagusi da.

“Hirugarren urtez” etorri da Ficobara Irune Yarza, 35 urteko lasartearra, bere semea eta ilobarekin. Honen ustez, “aurreko urteetan baino jende gehiago dabilela ematen du, zenbait lekutan inoiz baino ilara luzeagoak” egin behar izan dituzte eta. Bestela, txikiek “parkean oso ondo pasatzen” dutela uste du emakume honek, berrikuntzen aldetik “pixka bat eskas” ikusi badu ere aurtengoa.

Xabi Zubeldia, 45 urteko hernaniarra, bere 11, 9 eta 6 urteko umeekin etorri da aurten Ficobara, aurreko zenbait urteetan egin izan duten bezala. “Eguraldi txarra edo izango da, baina nabari da jende gehiago dagoela”, bere ustez. “Ordu beterainoko ilararen bat egin behar izan dute umeek. Hori agian gehiegizkoa da eta ez da datozen egunetan parkera berriz etortzera animatzen duen gauza”, Zubeldiaren iritzitan.

Berak zein beste edonork ere, badu aukera oraindik Haurren Gabonetako Parkea bisitatzeko. Gaur eta bihar itxita dago, baina gero, ostegunera arte zabalik izango da 15.00etatik 20.00etara.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902