Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Zuku berri on

Xabier. Euzkitze - Domingo, 31 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

votos |¡comenta!

hau bizitzaren abiada, urteen joana, gertakizunen ziztua. Ikara eragiterainokoa. Zahartzeari beldurra diogu, baina zahartzarora iritsi gabe geratzea da beste aukera.

Urtea bai, urtea zahartu zaigu, azken hatsaren atarian da. Guk berarekin edo berak gurekin zorrik izan zein ez, berdin berdin egingo du ihes. Asko kendu digu, eta urte berriak ez dizkigu denak itzuliko. Adiskide kuttunak eraman dizkigu. Batzuk zahartzera iritsi ez izana kasik hobea zela ondorioztatzera helduak. Beste batzuk gogoeta horri ekiteko betarik gabe joanak. Batzuk besarkada batekin agurtu ahal izan ditugu, eskerrak eman ahal izan dizkiegu, barkamena eskatu, edo zenbat maite ditugun esan. Beste batzuk ezustean harrapatu ditu herio-tzak, ez dugu hondar tinkaldi bat emateko xantzarik ere izan. Denak galera mingarriak, huts eta hits utzi gaituztenak. Eta halere, ez dugu heriotza bizitzaren azken geltokia besterik ez dela pentsatu, burua altxa eta aurrera egitea beste erremediorik. Eta azken-aurrekoa balitz?

Bada heriotzarena baino pena sakonagorik, min zorrotzagorik. Bizitzaren hondarrean, edo urtearenean, damu bat sahiestu behar genuke beste ororen gainetik: behar bezala zukutu ez izanarena. Hanka-sartzeak hanka-sartze, goizero asmo sendo bat behar genuke: gaur zoriontsu izango nauk! Gaur eguna azken tantaraino zukutuko diat! Zuku berri on opa dizut, irakurle.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902