Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Astigarragako EH Bildu garraio hiriaren aurka dago

Kamioien aparkalekua baztertzea eskatzen du eta bere ordez nekazaritzarako eremu bat sortzea proposatzen du

Sábado, 30 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

votos |¡comenta!

Astigarraga- Aste honetan bidalitako idatzi batean, Astigarragako EH Bildu Garraio Hiriaren aurka agertu da beste behin. Oharrean gogorazi duenez, azkeneko Udalbatzarrean proiektu hori behin-betiko baztertzeko mozio bat aurkeztu zuen. Bertan, probisionalki bada ere, beste alternatiba jasangarriagoa (nekazaritza ekologikoa…) eskatzen zuen, lur horien erabilera nekazariei uztea eta baita Donostiako Udalari eremu horietan egon diren desjabetzeengatik jaso duen dirua astigartarrei itzultzea ere.

Baina EAJk eta PSE-EEk ez zioten babesik eman proposamen honi, horregatik ezker abertzaleak bi talde hauek “Astigarragako interesak babestu beharrean, Diputazioko ordezkari moduan” aritzen direla “Garraio Hiria babesten”, salatu du.

“Plenoan, beste behin, argi geratu zen: EAJk eta PSE-EEk Garraio Hiria babesten dute eta EH Bildu da aurka dagoen bakarra. Aurka Astigarragari ez diolako ezer onik ekarriko, herriko paisaia are gehiago txikituko duelako, inguruetan zarata arazoak sor ditzakeelako eta eremuak alternatiba jasangarriagoak izan dezakelako”, azaldu dute bidalitako oharrean.

EAJk beste idatzi batean, Garraio Hiriak gaur egun kamioiek herrian aparkatzeagatik sortzen dituzten arazoak konponduko dituela ziurtatu zuen, baina argudio honek ez dio EH Bilduri balio: “Astigarragak kamioien aparkatzeko tokiekin arazoak baldin baditu, Astigarragari dagokio hori konpontzea, Astigarragako Udalak baitu herri barneko trafikoaren eskumena. Beraz, arduragabekeria da Aldundiari hau konpon dezala eskatzea”.

“Proiektua garatze prozesuan dago eta oraindik ibilbide luzea izango du baina orain jakina da Garraio Hiriak Astigarragako Udalean kolaboratzaile finak dituela” argudiatu dute. Beraz, EH Bildu proiektuari aurka egiteko “estrategiak egokitu egin beharko direla ahalik eta eraginkorrenak izateko” eta horretan buru-belarri arituko dela hitza eman du.

Ergobiako zubiaBestalde, azkeneko Udalbatzarrean EH Bilduk beste mozio batean Eusko Jaurlaritzak babestutako Ergobiako zubia berreskuratzeko konpromisoa hartzea eskatu zien URA, Añarbe, Eusko Jaurlaritzako eta Diputazioko Kultura sailei eta Astigarragako Udalari. Bestetik, uholdeen aurkako lanak berehala hasteko eskaera ere luzatzen zen mozioan. Proposamen hau aurrera atera zen EH Bildu eta PSE-EEren bozkekin eta EAJren abstentzioarekin.

Ezker abertzalea oso kritiko izan zen jeltzaleen abstentzioarekin, bere esanetan ez delako “gai izan URAri uholdeen aurkako lanak azkar egin ditzan eskatzeko”. - A.M.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902