Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azkoitiko Udalak kirolari eta erakusleiho onenak saritu ditu

Jorge Alkorta triatleta beteranoak irabazi du Urteko Kirolari saria, bere ibilbide oparoagatik

2017(e)ko abenduaren 28a, osteguna - 06:12etan eguneratua

votos |¡comenta!
Azkoitiko Urteko Kirolaria ekitaldian saritutakoak eta Udal ordezkariak.

Azkoitiko Urteko Kirolaria ekitaldian saritutakoak eta Udal ordezkariak.

Galería Noticia

  • Azkoitiko Urteko Kirolaria ekitaldian saritutakoak eta Udal ordezkariak.

AZKOITIA- 2018ra sartu aurretik, amaitzear den urtean kirolean nabarmendu diren herritarrak omendu nahi izan ditu Azkoitiko Udalak. Era berean, aurtengo Gabonetako erakusleiho txapelketa bereziko irabazleak jakitera eman ditu.

Kirolariei dagokienez, modalitate desberdinetako hautagaien lana aitortu du, bakoitzari oroigarria emanez: eskupilotan Jagoba Uranga, futbolean Maider Badiola, karatean Iosu Conde, xakean Carlos Sanchez, atletismoan Jon Perez, igeriketan Joanes Txurruka, duatloia-triatloian Jorge Alkorta, ehizan Josu Astigarraga, arrantzan Aitor Madrazo, txirrindularitzan Iker Uria, tenisean Lara Martin, bolotan Jose Muñoz, saskibaloian Jakes Odriozola, gimnasia erritmikoan infantil taldea osatzen duten Laura Alberdi, Aitana Sanchez, Mirari Iturbe, Itsaso Soraluze, Eider Caballero eta Irati Aranbarri, herri kiroletan Julen Alberdi, automobilismoan Denis Martin eta kirol-dantzan Jenny Calero.

Jarraian, hautagai guztien artean erabaki zen Urteko Kirolaria. Horretarako, kirolari guztiek bozkatu zuten eta Jorge Alkorta triatleta gailendu zen. Kirolari beteranoak urteetan zehar izandako ibilbide oparoa nabarmendu nahi izan dute;1992tik triatloian federatua da, 300 bat probatan hartu du parte, Ironman bat egina, sei urtetan beteranoen bigarren mailan sprint distantziako eta olinpikoetan txapelduna izan da, besteak beste, Alkorta.

Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak Alkorta eta gainontzeko kirolariak zoriontzeaz gain, aipamen berezia egin nahi izan die Zubiaurre Igeri eta Triatloi elkarteei, biek 25 urte bete baitituzte aurten;“Urteak betetzea berez ez da meritua, denbora ez da gelditzen, baina klub edo elkarte bati eusteak suposatzen duen esfortzua edozein momentutan moztu daiteke. Zuek, ordea, hemen jarraitzen duzue herritarrei aukerak emanez”.

Bestalde, Herrixen Merkatari Elkarteak Udalarekin batera antolatutako Gabonetako Erakusleiho Lehiaketako sariak ere banatu dira. Aurtengo lehiaketara guztira 17 saltoki aurkeztu dira eta irabazleak aukeratzeko orduan, erakusleihoaren itxura ez ezik, hura muntatzeko erabilitako materialak, produktuak aurkezteko modua eta Gabon giroa ere hartu dira kontuan.

Karan haur dendak irabazi du lehen saria (350 euro) eta epaimahaiaren saria ez ezik, Facebook bidezko bozka gehien ere berak jaso ditu, eta horrenbestez, Herritarren Saria ere (150 euro) eskuratu du. Bigarren saria ETK informatika dendak jaso du (250 euro), eta hirugarrena Ainhoa gizonezkoen ile-apaindegiak (150 euro).- Eregi

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902