Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Jalgunek 2018ko hasieran Txikiklub Inklusiboa sortuko du

Atzo Lasarte-Oriako Udalarekin hitzarmen bat sinatu zuen astean bi saio eskaintzeko, horietako bat kirol egokitukoa

2017(e)ko abenduaren 28a, osteguna - 06:12etan eguneratua

votos |¡comenta!

Lasarte-oria- Jalgunek Txikiklub Inklusiboa sortuko du 2018an, seitik hamabi urte arteko adingabeei zuzendua. Klubak astean bi arratsaldetan irekiko ditu ateak;lehenbizikoan, jarduera ludikoak egiteko, eta bigarrenean, kirol egokitu edo inklusiboko jarduerak egiteko, Ostadarrekin elkarlanean. Guztira 67 saio urteko burutuko dituzte hamar adingabeko talde bakoitzeko, eta lehentasuna dibertsitate funtzionala duten pertsonek izango dute.

Zerbitzu berri hau atzo Lasarte-Oriako Udalak eta Jalgunek sinatutako hitzarmenean jasotzen da. Hiru urtetan, Jalgunek 137.748 eurorainoko ekarpena jasoko du.

Jaiegun hauetako oporraldia igarotakoan hamabost eguneko epea zabalduko da klubean izena emateko. Asmoa da kluba urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran abian jartzea.

Lourdes Acevedok, Zerbitzu Sozialetako zinegotziak, azaldu zuenez, kontua da desgaitasun funtzionala duten adingabeen gurasoen eskakizun bati erantzuna ematea, zerbitzu hori erreklamatzen baitzuten beren seme-alabak beste herri batzuetara eraman beharrik ez izateko. - A.M.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902