Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zarauzko Torreoia dantzaleku bihurtuko da ‘Dantza’ pelikulan

Telmo Esnal zinemagile zarauztarra bere azken lana grabatzen aritu da bertan azken egunotan

2017(e)ko abenduaren 27a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

votos |¡comenta!
Filmaren grabaketaren irudi bat.

Filmaren grabaketaren irudi bat.

Galería Noticia

  • Filmaren grabaketaren irudi bat.

Zarautz- Telmo Esnal zinemagile zarauztarra bere azken lana, Dantza, grabatzen aritu da Zarauzko Torreoian, eta horretarako, Udalaren laguntza izan du. Izan ere, txukunketa lanak egin dira bertan.

“Torreoia eta Vista Alegreko parkea leku magikoak dira eta seguru gaude filmari ukitu berezia emango diola inguruak. Luxu bat da Telmok bere herrian grabaketa egitea. Zarautz mundu zabalean erakusteko aukera aparta izango dela uste dugu”, nabarmendu du Nekane Iribar Kultura zinegotziak. Bestalde, 2018a Torreoiaren urtea izango dela gogoratu du, aspaldiko eskaera bati erantzunez, Udalak eraikuntza eraberritzeko lanak egingo baititu datorren urtean.

Talde eta herri askotako dantzariek hartu dute parte pelikulan. Guztira, zortzi eta 84 urte bitarteko 250 dan-tzari inguru, hain zuzen ere, baina zarauztar gehiago ere bada tartean, 30 bat herritar aritu dira proiektuan parte hartzen: “Niri dantzatzen irakatsi zidan Angel Gereka zarauztarrak 84 urterekin hartu du parte filmean. Gainera, Iratzarri dantza taldeko eta Alproja antzerki taldeko kideak ere izan dira grabaketan parte hartzen. Zarauzko 24 kamera etxearekin egin dugu lan eta Txarli Argiñano, Alazne Ameztoi eta Javi Agirre argazki zuzendaria izan ditugu lan taldean. Javi Goya sarietara hautatu berri dute Handia filmagatik”. Itxasoa sartzea falta zitzaien Torreoira iritsi aurretik eta horregatik ere aukeratu zuten lekua, “Vista Alegreko parketik itsasoa ikusten baita”. Pelikula datorren urteko otsaila erdialdean amaituta izatea aurreikusten du zarauztarrak, 2018an estreinatzeko. - A.R.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902