Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

Elite mailako igerilariak elkartuko dira Ordizian Gabonetako txapelketan

Majori kiroldegian ospatuko da nazioarteko lehiaketa datorren ostiralean eta profesionalek parte hartuko dute

M. Aranburu - Domingo, 24 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

votos |¡comenta!
Ordiziako Majori kiroldegiko igerilekuan hainbat proba egiten dira urtean zehar. Irudian, iazko urte amaieran jokatutako Gipuzkoako Kopa.

Galería Noticia

  • Ordiziako Majori kiroldegiko igerilekuan hainbat proba egiten dira urtean zehar. Irudian, iazko urte amaieran jokatutako Gipuzkoako Kopa.

ordizia- Datorren ostiralean, hilak 29, Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketa ospatuko dute Ordiziako Majori kiroldegian. Beste urte batez, elite mailako igerilaririk onenak elkartuko ditu eta hainbat modalitate ikusteko aukera ere izango dute gerturatzen direnek. Goizeko 10.00etan hasiko da txapelketa baina inguratu ezin dutenek zuzenean jarraitzeko aukera ere izango dute ETBren eskutik.

Euskal Herriko igeriketa txapelketarik “garrantzitsuena” dela nabarmendu dute antolatzaileek eta baita Espainiar estatuko garrantzitsuenetakoa dela. 1983tik jokatzen da, eta dagoeneko 5.000 igerilaritik gora izan dira bertan parte hartu dutenak, horietako asko olinpikoak izatera ere iritsi direnak.

Francisco Jose Gonzalez TxeskoOrdizia Igeriketa elkarteko kidearen esanetan, “datorren astean Ordizian izango diren igerilari askorentzat urteko zita garrantzitsuenetakoa izaten da, eta aurten ere 250 parte-har-tzaileko langa gaindituko da. Igerilari askorentzat oso proba kutuna izaten da Gabonen bueltan jokatzen den txapelketa hau”.

Datorren ostiraleko proba hau Euskal Herrian dagoen “garrantzitsuenetakoa” dela azpimarratu dute antolatzaileek

izen handiakIzaskun Insausti Ordizia Igeriketa taldeko kideak aurreratu duenez, “Jessica Val Europako txapeldun berria Ordizian izango da datorren astean, eta kataluniarrarekin batera izango dira, esaterako, Tjasa Vozel esloveniarra, Francesca Fangio, Veronica Neri eta Sara Morotti italiarrak, Lidon Muñoz valentziarra eta Duane da Rocha malagarra. Gizonezkoetan, berriz, Konrad Zcerniak poloniarra, Mislav Sever kroaziarra, Caba Siladji serbiarra, Martin Melconian uruguaiarra, Claudio Fossi italiarra eta Mario Navea izango dira Ordizian egongo direnetako batzuk”. Euskal Herriko selekzioko eta Madrilgo federazioko igerilariak eta CN Sant Andreu, Gredos, zein txapelketara itzuliko diren CN Barcelona eta Santa Olaya taldeetako igerilarien erakustaldiez gozatzeko aukera egongo da Majoriko lehian.

Lau modalitatetan lehiatuko dira parte-hartzaileak, 50 eta 100 metrokoan eta 100 eta 200 metroko distan-tzian honako estiloetan: tximeletan, bizkar eta bular eran, eta modu librean. Igeriketa egokituak bere lekua izango du aurten ere Gabonetako txapelketan. Atal honetan parte hartuko dutenen artean dago Richar Oribe donostiarra, eta berarekin batera ariko dira jokatu berri den Mundialean hainbat domina irabazi dituzten Nahia Zudaire eta Iker Aizpuru, esaterako.

gure arteanGabonetako Txapelketari esker nazioarteko eta munduko igerilaririk onenetakoak Ordiziako zein Goierriko kaleetan, tabernetan eta hoteletan ikusteko aukera egongo da. Beste behin, txapelketa igeriketaz gozatu ahal izateko aukera bikaina izango da.

Goizane Alvarezek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendariak, proba honen balioak azpimarratu nahi izan ditu, “Ordizia ez ezik, Goierri eta Gipuzkoa jende askoren aurrera eramateagatik”. Proba antolatzen urtez urte egin den lana ere goraipatu du.

Javier Saezen, EIF-ko lehendakariaren, esanetan, “txapelketak duen historiala proba honen adierazgarri da”. Orain arte egin duten lan ona errepikatzen jarraitzera gonbidatu ditu antolatzaileak, eta erakundeak ere halako txapelketa batek eska-tzen dituen instalazioetan inberti-tzera animatu ditu.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902