Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

Lazkaok​7 milioi euroko aurrekontua onartu du

Gazteei alokairua ordaintzen laguntzeko partida berri bat jarriko du Udalak

M. Aranburu - Sábado, 23 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

votos |¡comenta!
Lazkaoko Udaletxeko artxiboko irudia.

Galería Noticia

  • Lazkaoko Udaletxeko artxiboko irudia.

lazkao- Lazkaoko Udalak zehaztu du 2018rako aurrekontua: 7.092.842 eurokoa izango da. Asteartean egindako osoko bilkuran onartu zen datorren urterako aurrekontua, EAJren zinegotzien aldeko botoarekin. EH Bilduk aurka bozkatu zuen.

Aurtengo hasierako aurrekontua baino %1,3 altuagoa izango da datorren urtekoa, zehazki 94.277 euro gehiagokoa. Sarrerei dagokionez, ohi bezala, iturri nagusia Fondo Forala izango da eta aurrekontu osoaren erdia suposatuko du. Udalak zuzenean kudeatzen dituen sarrerei dagokionez, zuzeneko zergen bidez 1.443.600 euro jasoko ditu. Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen bidez kobratutako tasei dagokien sarrera 1.488.215 eurokoa izatea aurreikusten da: zaborren inguruko zerbitzuengatik, edo kiroldegiko zerbitzuengatik, adibidez. Gastuei dagokionez, aurrekontuaren %39 gastu sozialei dagokie, %31 inguru oinarrizko zerbitzuei, %11 antolaketa eta administrazio orokorrari, %4 zorra kitatzera bideratuko da, eta %12 inbertsioetara.

Aurrekontua xehetuz, pertsonal gastuak 1.401.000 eurokoak izango dira. Aurrekontuaren zatirik handiena, erdia, zerbitzuetara bideratuta dago. Hala, ohiko programak eta zerbitzuak bermatzera 3.685.178 euro bideratuko dira. Udala parte den beste erakundeetara egin beharreko ekarpenetara, herriko eragileei bideratutako diru- laguntzetara eta gizarte zerbitzuetako laguntzetara 718.620 eurokoa izango da.

Ohiko programak eta laguntzak mantentzeaz gain, 2018rako beste laguntza programa bat ere jarriko du martxan Lazkaoko Udalak: gazteei zuzenduta, alokairua ordaintzeko laguntzetarako partida berri bat onartu du Udalak.

Aurrekontu osoa osatzen duten gainontzeko 1.135.000 euroak inbertsio-etara eta Udalak 2013tik duen mailegua ordaintzeko erabiliko dira. Aurtengo ordainketak eginda, mailegua guztiz itzuliko da, eta, beraz, Udalaren zorpetzea zero eurokoa izango da datorren urtean.

hirigintza proiektuakIturgaitzagako​ ​eta​ ​Larreategiko​ ​hirigintza​ ​proiektuetara 850.000 euro bidera-tzea da Udalaren asmoa, hau da, 850.000 euro. Kopuru horretatik 500.000 euro egokitu dira bi proiektu horietara. Bestalde, informatika eta fondo bibliografikoa berrituko dira, Udaletxeko teilatuko egitura arazoak eta baserri bideak konpontzeko 64.000 euro erabiliko dira.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902