Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
abenduaren 28tik 31ra

Zinema-tailerrak eta proiekzioak euro baten truke: Zinegabonak Príncipe zinemara iritsi da

Haurrek zinema euskaraz ikusten eta egiten gozatzea da Zinegabonak ekimenaren helburua

D.D. - 2017(e)ko abenduaren 23a, larunbata - 17:02etan eguneratua

votos |¡comenta!
Zinema-tailerrak eta proiekzioak euro baten truke: Zinegabonak Príncipe zinemara iritsi da.

Zinema-tailerrak eta proiekzioak euro baten truke: Zinegabonak Príncipe zinemara iritsi da.

Galería Noticia

  • Zinema-tailerrak eta proiekzioak euro baten truke: Zinegabonak Príncipe zinemara iritsi da.

Zinegabonak Donostiako Principe zinemara iritsiko da abenduaren 28 eta 31 bitartean haur eta gaztetxoei euskarazko zinema-egitarau erakargarria eskaintzeko helburuarekin. Goizeko 11:30ean hasiko diren eta euro bateko prezioa izango duten ordu eta erdi inguruko saioetan, partaideek animazioaren eta bikoizketaren munduak barrutik ezagutu ahal izango dituzte, baita euskarazko marrazki bizidunez gozatu ere. Príncipe aretoaz gain, Zineuskadik, EITBk eta EZAEk sustatutako ekimenean, Euskal Herriko beste bost zinemak hartu dute parte: EiTBko Multibox aretoak, Bilboko Golem Alhóndigak, Iruñako Golem Baionak, Laudio Top Zinemak eta Urruñako Itsas-Mendi zinemak.

BILBO. Egitasmoa abenduaren 28ko goizean, ostegunean, hasiko da Príncipe zineman Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek antolatutako marrazki bizidunen tailerrarekin. 'Stop motion' teknikak ematen dituen aukerak ezagutuko dituzte parte-hartzaileek, ‘light-painting’ bidez egindako animazioak gauzatuz. Prestakuntza praktikoa lantzeko, haur eta gaztetxoek euren linterna eraman beharko dute, eta txikienak heldu batekin etortzea gomendatzen da.

Hurrengo egunean, hilaren 29an, Binahi agentziako profesionalek tailerra eskainiko dute film baten bikoizketa nola egiten den irakasteko. Gainera, Zinema Euskaraz katalogoko pelikula bateko eszena baten bikoizketan parte hartuko dute gaztetxoek.

Azkenik, urteko azken asteburuan euskarazko animaziozko filmak proiektatuko dira. Abenduaren 30ean, larunbata, haurrentzako 'Zikoinak' pelikula dibertigarria egongo da ikusgai. Protagonistak hamaika abentura eta oztopo gainditu beharko ditu jaioberri bat bere gurasoei entregatzeko. Hilaren 31n, aldiz, 'Albert' abentura-filma proiektatuko da, bi mutiko bihurreren istorioa kontatzen duena.

Goizeko saioak Antiguo Berri zineman

Príncipen burutuko den Zinegabonak ekimenaz gain, matineak ere programatu dira Antiguo Berrin. Abenduaren 26tik urtarrilaren 5a bitartean goizeko 11etan edo 11:30ean hasita eskainiko diren saio horiek prezio murriztua izango dute: 5 euro. Gainera, SADEko bazkideek eta etxeko txikienek euro bateko beherapena izango dute. Besteak beste, haurrei zuzendutako 'Coco', 'Ferdinand' edo 'Paddington 2' (euskaraz) filmak ikusi ahal izango dira, baita adin guztientzat sailkatutako 'Perfectos desconocidos', 'Star Wars' edo 'Jumanji: ongi etorriak oihanera' ere’.


votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902