Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bote prontoan

Opariak

Karmele Jaio - 2017(e)ko abenduaren 22a, ostirala - 12:50etan eguneratua

votos |¡comenta!

Julio Cortazarren Preámbulo a las instrucciones para dar cuerda a un reloj hura gogoratu dut Olentzeroko opariak erosten ari nintzela, azken orduan, betiko legez. Cortazarrek zioen, erloju bat oparitzen dizutenean, ez dizutela bakarrik erloju bat ematen, horrez gain, guzti hau eta gehiago oparitzen dizutela: “Te regalan la necesidad de darle cuerda todos los días, la obligación de darle cuerda para que siga siendo un reloj;te regalan el miedo de perderlo, de que te lo roben, de que se te caiga al suelo y se rompa”.

Opari bakoitzak berarekin dakarren guztiaz pentsatu dut eta opari bakoitzarekin hura jasoko duenari esaten diogun guztiaz. Nire alabak negar egiten duen panpina bat eskatu du;nire semeak eraikuntza jostailu bat. Eta ni tranparen erdigunean sartuta sentitu naiz, nahiko nukeelako biek antzeko gauzak eskatzea, hau da, nire semeak panpina bat zaintzeko beharra eta gustua sentitzea, eta nire alabak mundua eraiki nahi izatea, eta aldrebes, baina dagoeneko bakoitzak badaki zer den batentzat eta zer bestearentzat. Berandu heldu naizen sentsazioa dut. Semeak gelakide duen ama bati kezka hori adierazi diot, nik oso garbi eduki arren, gizartearen korrontean naramala sentitzen dudala, alegia, eta arraro begiratu dit eta esan dit beraiek hala eskatu badute ondo dagoela, ezin dudala bere nahien kontra joan. Eta haserretu egin naiz, ez emakume honekin konkretuki, munduarekin baizik. Jakin badakidalako ez dutela askatasun osoz erabakitzen. Izan ere, gogoratzen dut semeari panpinak berarentzat ez zirela zuzen zuzenean esan zioten uneetariko bat. Txikitan asko gustatzen zitzaizkion panpinak eta bat erostera joan ginen. Kutxara heltzean, hango emakumeak galdetu zion: “Ze polita panpina, zure arrebarentzat da?” Ordutik ez du panpinarik eskatu.

Erloju bat oparitzen badizute ez dizute erloju bat bakarrik oparitzen. Panpina bat edo eraikuntza jostailu bat oparitzen dituzunean bezala. Egiten ditugun opariek gauza asko esaten dituzte gutaz eta gure gizarteaz.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902