Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Irati Garai eta Jone Arrazola | ‘Oñatiko emakumiak errekadutan: XX. Mendeko etnografia feminista’ ikerketaren egileak

“Komertzio txikiak sostengatu dituzten emakumeen bizimodura hurbildu nahi dugu, egindako ekarpena ezagutarazteko”

‘Oñatiko emakumiak errekadutan: XX. mendeko etnografia feminista izenburuko ikerketan murgilduta daude Irati Garai eta Jone Arrazola oñatiarrak

Anabel Dominguez - Jueves, 21 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

votos |¡comenta!
Irati Garaia eta Jone Arrazola

Irati Garaia eta Jone Arrazola

Galería Noticia

  • Irati Garaia eta Jone Arrazola

oñati- Oñatiko emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpenak agerian jartzea, lanean, bizitza sozialean, ekonomian, politikan edota kultur mailan. Horixe da Udalak deitutako Selma Huxley Barkham bekaren helburua. Hiru proposamenen artean, Gizarte eta Kultur Antropologia ikasketak egin dituzten Irati Garai eta Jone Arrazola gazte oñatiarrek aurkeztutako proiektua aukeratu dute. Ikerketa lana -12.000 euroko diru-kopurua du- urtebeteko epean egin beharko da.

Emakumeen memoria historikoa berreskuratzea da Selma Huxley bekaren xedea. Zerk eraman zaituzte zuen ikerketaren gaia aukeratzera?

-Irati Garaieta Jone Arrazola: Gure herriko historia ikuspegi feministatik aztertzea da gure abiapuntua. Uste dugu orain arteko historiografiak komertzio txikia ahaztu egin duela, honen ekarpena oso garran-tzitsua izan den arren. Herriaren garapen eta sostenguan giltza izan da komertzioa eta nola ez, langile, bezero zein laguntzaile gisa bertan jardun duten herritar guztiak. Sektore hau sostengatu duten emakumeen bizimodura hurbildu nahi dugu, haien errealitateak eta herriari egindako ekarpen hirukoitza -sostengu ekonomikoa, sozioemozionala eta espaziala- ezagutarazteko.

Zeintzuk dira helburuak?

-XX. mendean zehar komertzio txikiak izandako bilakaera aztertu nahi dugu;horren barruan kokatzen ditugu denetariko denda, taberna-jatetxe, pentsio, edota etxez etxeko salmenta eta zerbitzuak. Komertzio txikiari bizia eman dioten herritarretan zentratuko gara, dendari, langile zein erosleak izan. Hiru aspektu ikertuko ditugu: batetik, komertzioa jarduera ekonomiko gisa. Izan ere, salerosketa bat denez aberastasun ekonomiko bat sortzen du eta horri balioa eman behar diogu. Horri aberastasun soziala gehitu behar zaio, zeren eguneroko errekadutan langile eta erosleen artean harremanak egiten dira, garrantzitsuak gainera. Gizonezkoek historikoki euren harremanetarako taberna, elkarte edo espazio publikoa erabili dituzten moduan, emakume askorentzat dendak elkar topatzeko leku baliotsua izan dira. Eta azkenik, komertzioak erdiguneko kaleei egiten dien ekarpena azpimarratu nahi dugu. Gaur egun ere ezin daiteke kalea komertzio txiki barik ulertu.

Orain arte egin duzuen erradiografian nolakoa izan da (edo da) emakumeen presentzia hirugarren sektorean?

-Zerbitzuen sektorean emakumeen presentzia oso handia dela ikusita sortu zitzaigun ideia. Eta hari horri tiraka egin genituen bi elkarrizketetan baieztatu genuen historikoki ere hala izan dela. Uste dugu ez dela kasualitatea okupazio horietan emakumeak egotea eta horren zergatia aztertu nahi dugu. Bestalde, denda eta dendari horietako asko instituzioak dira Oñatin eta herritarren memoria kolektiboaren parte dira. Horri gehitu behar zaio iraganean sektorea handiagoa zela, hau da, gaur egun baino denda eta zerbitzu gehiago zegoen herrian.

Nola burutuko duzue lana?

-Hasteko, komertzioaren genealogia mapa osatuko dugu: hau da, iraganeko historiara hurbilpen bat egiteko, XX. mendean Oñatiko erdigune zein auzoguneetako denda eta zerbitzuen inbentario bat egingo dugu. Ondoren, ikuspegi antropologikoa gehituz, aipatutako hiru dimentsio horiek sakon aztertu nahi genituzke. Horretarako, emakumeen ahozko ondarean oinarrituko gara, egunerokotasuneko bizipenei protagonismoa emanez. Elkarrizketak eginez osatuko dugu, beraz, lana.

Noizko izango duzue prest?

-Beka urtebetekoa da, hortaz, hurrengo urteko neguan emaitzak prest egongo dira.

Behin azterketa amaituta, zer asmo duzue egindako lana jendeari ezagutarazteko?

-Lan honen azken helburua emai-tzak herritarrei ezagutaraztea da. Oraindik zabalpenerako aukera ezberdinak baloratzen ari gara eta formatua emaitzen araberakoa izango da.

Ikerketa argazkiz osatuko da eta alde horretatik, oñatiarren laguntza eskatu duzue, ezta?

-Egingo dugun zerbitzuen inbentarioa osatzeko eta garai ezberdinak hobeto erretratatu asmoz argazkiak jaso nahi ditugu: dendenak edo langileenak. Horretaz aparte, jendeak etxean gordeta izan ditzazkeen lehengo materialak, produktuak edo lan tresnak ere jaso nahi genituzke. Eta, horretarako, herritar guztien laguntza behar dugu. Argazki edo materialik izan ez gero, gurekin harremanetan jar daitezela zenbaki hauetara deituz: 671 715 321 eta 688 612 841.

Bukatzeko, zer espero duzue ikastea proiektu honekin?

-Gure herriko historiaren kontatu gabeko atal bat ezagutzea lana eta plazerra izango da. Espero dugu emakumeen bizipenetatik guztiok zerbait ikastea.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txokorik maiteena. Irati Garai(I.G.): Pottorrosin. Jone Arrazola (J.A.): Oñati.

Jai bat. I.G.: San Miel txikixak. J.A.: Madalenako jaixak (Oñatin).

Mendi bat. I.G.: Jaizkibel.

J.A.: Txindoki.

Paisaia bat. I.G.: : Aizkorritik egunsentia.

J.A.: Iturrigorriko basoa (Oñati).

Hondartza bat. I.G.: Zarauzkoa. J.A.: Debako hondartza.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902