Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Musakolako herri eskolako eraikina egiteko bermea eskatu dute

EH Bilduk gauza beraaldarrikatu du HizkuntzaEskola 2018an Arrasatenmartxan egon dadin 

2017(e)ko abenduaren 20a, asteazkena - 10:07etan eguneratua

votos |¡comenta!
Musakola

Galería Noticia

  • Musakola

ARRASATE – Azken hilabeteetan Udal Gobernuak Hezkuntzarekin lotutako bi gai iragarri ditu: alde batetik, konpromisoa hartu duela Eusko Jaurlaritzarekin datorren urteari begira Musakolan aspalditik aurreikusita dagoen Arrasateko Herri Eskolako eraikin berriaren prozesua abiarazteko, eta bestetik, Hizkuntza Eskolako gela desplazatuak herrira ekartzeko.

Hala ere, EH Bilduk faltan bota ditu bi egitasmo horiek 2018an egiteko bermeak. “Ofizialki inon ez dira jasota ageri eta horrek kezkatzen gaitu. Momentu honetan ahozko akordioak dira”, adierazi zuen komunikabideen aurrean Eneko Fernandez zinegotziak.

Kezka hori argudiatzeko Hezkuntza Sailaren 2014-2018 hobekuntza planarengana jo zuen EH Bilduk, bertan Musakolako Herri Eskolako eraikin berria agertzen ez dela erakutsiz. Beraz, EH Bilduko Legebiltzarkide den Rebeka Uberak idatziz erantzuteko hainbat galdera helarazi dizkio Hezkuntza sailburuari: eskolako azpiegiturak eguneratzeko, zenbat fase aurreikusten dituen, eta zein lan eta zein epetan bideratuko diren, eta ea badagoen zuzkidura jasota lanekin hasteko 2018ko aurrekontuetan.

“Eraikin berria errealitate bilakatzeko, EH Bilduk Legebiltzarrean ekimena hartu du aurrekontuetan zuzenketa bat sartuaz (arrakastarik ez du izan) eta idatzizko galderak aurkeztuz”, azaldu zuen Fernandezek. Erantzuna ostiralean jasoko da.

Musakolako Herri Eskolako patioan dagoen transformadorea aitzakia izan da berritze lanak egiten hasteko. Datorren urtean lurperatu egingo da, izan ere, udal aurrekontuetan badago kopuru bat lan hori aurrera eramateko.

HIZKUNTZA ESKOLAHizkuntza Eskolari dagokionez, legez besteko proposamen bat erroldatu du EH Bilduk “2018/2019 ikasturterako egitasmo hau kokatua eta abian izateko lanekin has dadila”. Gela desplazatuaren egoitza ez dago oraindik zehaztuta. “Kulturola eraikina martxan dagoenean euskaltegiak Arimazubin erabiltzen duen lokalean kokatzea da aukeretako bat. Baina hori egin bitartean behin-behineko leku bat beharko litzateke, eta Mankomunitatearen egoitza erabiltzea da aztergai dagoen aukeretako bat”, gaineratu zuen EH Bilduk. – A.D.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902