Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eskifaiak etzi egingo du Gabonetako kontzertua

Duela egun gutxi zendutako Lourdes Zubeldia ere omenduko dute, 19.30ean hasita, Portuko elizan

2017(e)ko abenduaren 20a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

votos |¡comenta!

hondarribia- Beraien ohiko Gabonetako Kontzertua eskainiko dute ostiral honetan, 19.30etik aurrera Portuko elizan eta dohako sarrerarekin, Hondarribiko Eskifaia abesbatzaren hiru taldeek.

Kontzertua Eskifaia Txiki haurren abesbatzak irekiko du. Inigo Salaberriak zuzentzen duen 22 gazteen taldeak lau pieza abestuko ditu. Hala, azken hileotan Hendaian, Irunen eta Hondarribiko Mendelu auzoan eskainitako kon-tzertuen jarraipena egingo dute.

Xatz Eskifaia ahots zurien abesbatza izango da hurrena abesten. Amaia Aldalurrek zuzenduta, gehienbat euskarazko gabon kantak eskainiko dituzte.

omenaldiaAzkenik, ahots nahasietako Eskifaia Abesbatzak, bakarrik oraingoan, Gorka Aierberen zuzendaritzapean hainbat gabon kanta eskainiko dizkie bertaratzen direnei. Horien artean, duela egun gutxi zendu den Lurdes Zubeldiari omenaldi txikia egingo diote. Zubeldiaren hitzak eta Javier Bustoren musika dituzten Gabon izar eder eta Altxa, Pello artzaia abestuko ditu abesbatza honek. Kontzertua amai-tzeko, hiru taldeek batera kantatuko dute. - X.S.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902