Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Gizajo motzak

Xabier Euzkitze - Domingo, 10 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

votos |¡comenta!

“Buatxabal! La ostia gaituk. Europa osoa oinpean diagu, inon ez zagok guk besteko izurik eragiten duen jarraitzaile-talderik. Guk bisitatu behar ditugun hirietan poliziak aurrez ohartarazten ditik herritarrak, kontuz ibil daitezen, eta ostalariak, terrazarik jarri ez dezaten. Skopje ta Trondheim suntsi genitian, eta orain Sansebastianen izan gaituk. Han ez diagu hainbesteko txikiziorik egin. Izan ere, inork ez ziguan kontra egiten, hi! Kaka-jendea duk! Basko puta horiek bortitz fama bai, baina garai batean beharko ziteak biolentoak, orain ezertarako barrabilik ez ditek. Guk xaxatu, aulkiak eta mahaiak jaurti, iraindu... eta denak ihesi! Umeak eta emakumeak negarrez, eta gizonak kaka dariela lasterka. Joe, tio, Europa osoaren errespetua merezi izatera iritsi gaituk. Hurrengoan etorri behar duk hik ere, e! Hiri polita duk Sansebastian, hondartza eta hori, eta tabernetan mokadutxo txikiak jartzen ditiztek. Ikaragarri goxoak, eta guretzat merke. Total, ez genian ordain-tzen! Ja, ja! Baina bestela hiri aspergarria duk. Futbol zelaira iritsi baino lehen hasi gintuan saltsa pixka bat jartzen. Kriston polizia pila, baina oso bigunak. Beste lau lagun eta ni atxilotu gintiztean ordubeteren faltan. Eta gu poliziei adarra jotzen: zer, zenbat gol sartu dizkizuegu jada! Eta ez zigutean ezer egiten, ez jo eta ez ezer! Esan diat, tio, kaka-jendea. Bien bitatean, gure taldekideak bengalak jaurti eta jaurti. Aireportu eta futbol zelaietako segurtasun-neurriak saihesten ere ez diagu parerik. Eta azkenean, gainera, 1 eta 3 irabazi! Ja, ja! Pena hiri puta hari su emateko denborarik ez izatea. Hurrengoan hik ere etorri behar duk, e tio! Fijo, e! Putoamoak gaituk!”.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902