Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Elurra eta Durango

Karmele Jaio - 2017(e)ko abenduaren 8a, ostirala - 10:54etan eguneratua

votos |¡comenta!

Urtu dira gure inguruetako elurrak, gertukoenak bai behintzat. Bi egunetan bakarrik bota badu ere, elurrak bazterretan iraun du. Astebetez ikusi ditugu inguruan zuritutako zelai eta mendiak. Elurraren laguntzaz, poliki busti da lurra, poliki sartu da ura lurraren zirrikituetatik. Askotan entzun diet Arabar Errioxako ardogileei elurra mahastien-tzako urrea dela, bere neurrian busti-tzen duelako lurra, tantaka urezta-tzeko aparatu horiek bezala. Elurrak ez du lurra itotzen, eguneroko ur dosia ematen dio urtzen doan neurrian.

Durangoko azoka dela eta askotan galdetzen zaie idazleei eta kulturgileei kulturaren egoeraz. Gure herrirako nolako kultura, nolako literatura nahiko genukeen galdetzen digutenean, nik elurra irudikatzen dut. Poliki-poliki bazterrak bustitzen dituen kultura bat, literatura bat, nahiko nuke. Poliki-poliki lurreran sartzen doan bat. Ez euri zaparrada bat, lurra putzuez beteta utzi eta hurrengo egunean desagertzen dena. Elurraren antzera, plazara atera ondoren gure bazterretan irauten duena baizik.

Durangon aurten ere nobedade asko izango ditugu. Irakurketak pilatzen zaizkigu bat batean. Zorionekoak gu euskarazko kalitatezko hainbat lan irakurtzeko aukera dugulako. Baina zein da liburu horien iraungite data? Zenbat irauten du bizirik liburu batek? Zergatik sentitzen dugu aurtengo urtarrilean argitaratutako liburu batek jada abedurako zahar kutsua duela? Agian laster dendetan aurkitzerik izango ez dugula dakigulako? Eta Durangok dakarren irakurle zaparrada hori? Hori ere mantentzerik eta sustatzerik dago urte osoan zehar? Eta Durangoko idazle izar horiek? Duintasunez bizirauterik dute urtean zehar? Astebetez ikusi dugu elurra gure bazterretan eta lurrak eskertu du ureztatzeko modu zaindu eta etengabeko hori. Horrelako kultura eta literatura nahiko nuke nire herriarentzat. Egunero zaintzen dena, egunero ureztatzen dena, eta ez dena egun batetik bestera desagertzen. Elurra nahiko nuke, mara mara, gure kulturaren gainean, zaparrada bat baino gehiago. Eta zaparrada badator, iraun dezatela putzuek espaloietan denbora luzez. . l

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902