Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lasarte-Oriako hizkuntza ohiturak aldatzen ari dira

Iaz Maratoian parte hartu zutenek %21,4 areagotu zuten euskararen erabilera

Aitziber Muga - 2017(e)ko abenduaren 7a, osteguna - 06:11etan eguneratua

votos |¡comenta!
Iaz Euskararen Egunean ateratako argazki erraldoia.

Iaz Euskararen Egunean ateratako argazki erraldoia. (Aitziber Muga)

Galería Noticia

  • Iaz Euskararen Egunean ateratako argazki erraldoia.

Lasarte-Oria- 2016an Euskararen 9. Maratoiaren ingurumarian egindako Baietz 40 egun euskaraz!herri-erronkan ia 2.000 herritarrek parte hartu zuten. Parte-hartze hori ahobizi (euskaraz egiteko prest zeudenak) edota belarriprest (euskara ulertzeko gai zirenak) modura jardunez egin zuten eta, erronkan esku hartzeaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu eta EHUko irakasle eta ikertzaile den Pello Jauregik gidatutako ikerketa egiteko balio izan zuen. Hausnarketa honen emaitza nabarmenena herri erronkak Lasarte-Oriako hizkuntz ohiturak aldatu ditzazkela frogatzea izan da.

Ikerketaren emaitzak, izen bereko liburuan jaso ditu irakasleak eta Lasarte-Oriako Udalak argitaratu egin du, erronka amaitu zela urtebete bete den egun berean, Euskararen Nazioarteko Egunean.

Ikerketaren oinarria belarriprestek eta ahobiziek bete zituzten galdetegiak eta, batez ere, sei txanda aldaketetan ahobiziek idatzi zituzten esperientziak, testigantzak, dira. Ondorioz, badira emaitza kuantitatiboak eta kualitatiboak ere bai.

Kuantitatiboen artean, aipagarriena zera izan da, ahobiziek erronkaren aurretik definitu zituzten harremanetatik %62,4 zirela euskaraz eta erronkaren astea amaitutakoan %83,8 izatera pasa zirela. Erronka amaitu eta hiru hilabetera berriz galdetu zitzaien ahobiziei harreman horien hizkuntzaz eta %81,3 euskaraz zirela ondorioztatu da. Beraz, astebetean ahobizi horien euskarazko harremanek 21,4 puntu egin zuten gora eta hiru hilabetera ia maila berean eutsi zitzaien.

Ondorio kualitatiboen artean daude, adibidez, parte-hartzaileek esperientziari emandako ikaragarrizko balorazio ona;askorentzat izan zuen eragina euren gogo lokartua esnarazteko;uste ez zuten hainbat hizkuntza-ohiturez konturatzeko emandako aukera;txaparen erabilerak izandako indarra eta abar.

Herritarrek emandako testigan-tzetatik atera zen baita ere jarduerari jarraipena emateko eta beste herrietara zabaltzeko proposamenak. Beste herri batzuetan egindako antzeko esperientziak tarteko eta bereziki Lasarte-Orian egindako ikerketaren emaitzek hauspotuta, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaleen Topaguneak antzeko esperientzia bat Euskal Herri osoan eta aldi berean egitea adostu dute Euskaraldia izenburupean datorren urterako.

Ikerketaz gain, ordea, Lasarte-Oriako esperientzian sortutako ahobizi eta belarriprest rolak izango dira baita ere datorren urtean, hala erabakitzen duten herri eta erakunde guztietan, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, egingo den 11 egun euskarazEuskaraldian parte hartzeko herritarrek izango dituzten aukerak.

lasarteTop Gauzak horrela, Lasarte-Oriako Udaleko eta Ttakun kultur elkarteko ordezkariek, herriko euskalgintza guztiarekin batera, adierazi dute iaz egindakoaz eta horrek datorren urterako sortu duen olatuaz harro daudela oso eta pentsatzen hasita daudela herrian ere 2018an Euskaraldian zer eta nola egin daitekeen. Iaz bezala datorren urtean ere, helburua herritarron arteko hizkuntza-ohiturei astindu berri bat ematea izango da, modu kolektiboan eta parte-hartzailean.

Hori guztia, aztergai izan zen pasa den ostiralean egindako LasarteTop, Lasarte-Oriako euskalgintzaren topaketetan. Bertan parte hartu zuten herriko euskalgintzaren ordezkariek aukera izan zuten Pello Jauregiren liburuaren aurkezpena entzuteko. Ondoren, bertaratutakoek datorren urterako egitasmoa mamitzen hasteko proposamenen lanketari heldu zioten.

Liburua eskuratzeko interesa duenak, Udaleko Euskara Zerbitzuan eskura dezake edo saileko telefonora deituz (943 376 184).

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902