Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ordiziako Trobadore Anaiak taldeari, merezitako aitortza

Hiri hezitzailea foroak talde ordiziarrari eskertu dio inklusioaren alde urte hauetan egindako lan guztia

2017(e)ko abenduaren 6a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

votos |¡comenta!
Garaguneko kideak eman zioten taldeari oroigarria.

Garaguneko kideak eman zioten taldeari oroigarria.

Galería Noticia

  • Garaguneko kideak eman zioten taldeari oroigarria.

ordizia- Duela hiru urtetik martxan dago Ordizian Giza Eskubideak Herrira izeneko proiektua. Batez ere, herritarren arteko elkarbizitza hobetzeko helburuarekin jarri zuten martxan egitasmo hau. Ordiziako Jose Miguel Santamaria alkatearen hitzetan, proiektuaren ardatz nagusia “giza eskubideen inguruan herritarrak sentsibiliza-tzea, eta topaguneak zein komunikazio bideak sortzea da”. Hori ez ezik, ekimen honek herrietan dauden “aniztasunak azaleratzeko” balio duela ere nabarmendu zuen. Bide batez, “arazoa izan daitekeena aukera bihurtzea ere bilatzen” duela pentsatzen du Santamariak.

Horregatik, Ordizia Hiri hezitzailea foroak Ordiziarrock-Ordiziako Trobadore Alaiak taldearen lana aitortu nahi izan du, eta baloratu du taldeak inklusioaren alde egiten dituen ahaleginak, bere kultur proiektuak erabat irisgarriak eta inklusiboak izateko ahalegina, persona guztiek modu aktiboan eta aukera berberekin parte ahal izateko. Urko Ruiz de Apodakak jaso zuen orain egun gutxi oroigarria taldearen izenean eta sariarekin “oso harro” dagoela nabarmendu du: “Ez genuen espero horrelako ezer, baina indarra ematen du ikusteak lana ondo egiten dugula”. Nahiz eta espero gabea izan, “merezitako” sari bat dela ere nabarmendu zuen Ruiz de Apodakak: “urte asko daramatzagu lanean eta askotan ez da ikusten zein intentsitatearekin egiten den, edo ez da erraza jakitea ea jendeak gustoko duen egindakoa. Kasu honetan, ikusten dugu jendea guri begira ere aritu dela eta pozik gaude”.

Ekimen honekin biztanleek elkarren artean izan ditzaketen desberdintasun guztien gainetik, elkarrenganako errespetua eta elkar ezagu-tza garatu nahi dutela dio alkateak. “Pertsona guztien berdintasuna bultzatu nahi dugu, horren bidez, integrazioa eta kohesio soziala lor-tzeko”. - M.A.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902