Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Beasaingo oposizioaren proiektu denak gauzatu dira

Hala nola, Dolarea parkea eraberritu eta futbol zelaiaren belarra aldatu dira

M. Aranburu - 2017(e)ko abenduaren 6a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

votos |¡comenta!
Beasaingo Loinatz futbol zelaiko belarra aldatu zuten dela hilabete batzuk.

Beasaingo Loinatz futbol zelaiko belarra aldatu zuten dela hilabete batzuk.

Galería Noticia

  • Beasaingo Loinatz futbol zelaiko belarra aldatu zuten dela hilabete batzuk.

beasain- Beasaingo Udal Gobernuak, joan den urtean bezala, udal talde guztien ekarpenekin osatutako aurrekontu proposamen bateratua aurkeztu berri du joan den asteko Osoko Bilkuran, eta horrela, aurrera atera dira datorren urteko aurrekontuak. Aurten ere, oposizioko taldeen ekarpen eta proposamenak jaso eta aztertu ditu gobernuak 2018ko aurrekontu proiektuan txertatzeko eta gobernuak landutako hasierako proposamena osatu eta aberasteko asmoarekin, beti ere, alderdien arteko lankidetza susta-tzeko asmoarekin.

Udal Gobernuak hasieratik azaldu du “ekarpenak jaso eta elkarlanean aritzeko borondatea”. Hori horrela izanik, oposizioak iaz proposatutako egitasmo guztiak jada gauzatuak edota martxan jarriak ditu. Horietako zenbaitek, alderdi guztien arteko elkarlanaren bidez komunean landuak eta abian jarriak izan dira. Beasaingo udal gobernuak bi adibide jarri ditu elkarlan horren erakusle eta adierazle moduan. Batetik, Dolarea parkea nola berregokitu erabakitzeko parte-hartze prozesua martxan jar-tzea izan da eta bestetik, Loinatz futbol zelaiaren belar aldaketa.

Oposizioko taldeen aldetik, Alderdi Sozialistak bere garaian proposatu eta gauzatu diren egitasmo aipagarrienak honakoak izan dira: Agipase guraso eta familiei zuzendutako aholkularitza zerbi-tzuaren ezarpena, Barandiaran parkeko altzarien berrikuntza, Ezkierdi jolas parkeko altzarien berritzea edota Murumendi ikastetxeko hobekuntza lanak dira horietako batzuk.

Bestalde, EH Bildu alderdiak aurkeztutakoen artean hauek bete dira: Usurbe antzokia irisgarritasun baldintzetara egokitzeko azterketa burutzea, Olaran eraikina zertan bihurtuko den erabakitzeko prozesua abian jartzea, Udalarekin hitzarmena duten elkarteei diru-laguntza %5 igotzea edota kiroldegian rokodromoa berritzeko inbertsioa egitea.

Oro har, horiek izan dira oposizioak aurkeztuak eta gauzatu diren edo gauzatzeko bidean dauden proiektu nagusienak. Borondate horrekin jarraituz, udal gobernuaren asmoa da 2018rako aurrekontuekin berdin jokatzea, eta horiek onartu ostean, aurrerantzean ere elkarlanean aritzea espero dute Beasaingo Udal Gobernutik.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902