Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Euskaraldia’ aurkeztu dute Elgoibar, Soraluze eta Deban

Herritarrak euskararen alde “egotetik egitera” pasako dira 2018an, 11 egunez

Jabi Leon - 2017(e)ko abenduaren 5a, asteartea - 06:11etan eguneratua

votos |¡comenta!
Ehunka elgoibartar ‘Euskaraldia’ proiektua aurkezteko igandean egindako agerraldian.

Ehunka elgoibartar ‘Euskaraldia’ proiektua aurkezteko igandean egindako agerraldian. (barren.eus)

Galería Noticia

  • Ehunka elgoibartar ‘Euskaraldia’ proiektua aurkezteko igandean egindako agerraldian.

elgoibar- Soraluze, Elgoibar eta Debako ehunka lagunek Euskaltzaleon Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak datorren urterako elkarlanean prestatu duten Euskaraldia proiektuarekin bat egin zuten joan den igandean, Euskararen Nazioarteko Egunean.

Bestelako erakunde publikoen eta euskalgintza zibilaren babes osa duen Euskaraldia ekimen berritzailea 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo da Euskal Herri osoko hainbat herritan, betiere, “euskal hiztunak aktibatzeko” helburu nagusiarekin.

Hori dela eta, Elgoibarko Kalegoen Plazan, Debako Agirre jauregian eta Soraluzeko Plaza Barrixan Euskaraldia egitasmoa aurkezteko egindako agerraldietan bildutako dozenaka lagunek, euskararen alde “egotetik” euskararen alde “egitera” pasako direla aldarrikatu zuten.

‘Ahobizi’ eta ‘Belarriprest’Hartutako konpromisoa lortzeko, lehen aipatutako hamaika egunetan, 16 urtetik gorako herritarrak Ahobizi eta Belarriprest bihurtu nahi dituzte Euskaraldia proiektuarekin bat egin duten eragile eta herritarrek.

Ahobizi “ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira (baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere)”. Belarriprest, berriz, “gutxienez euskara ulertzen dutenak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak”.

Azken baten Euskaraldiak “euskaraz hitz egiten dakitenek edota euskara ulertzeko gaitasuna daukatenak aktibatu nahi ditu”, euskara erabil dezatela, alegia.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902