Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
abenduaren 6tik 10era bitartean

EHUk 30 liburu berri eramango ditu Durangoko Azokara

EP - 2017(e)ko abenduaren 4a, astelehena - 12:07etan eguneratua

votos |¡comenta!
Durangoko Azokak 52. edizioko nobebade eta datu orokorrak aurkeztu ditu astearte honetan.

Durangoko Azokak 52. edizioko nobebade eta datu orokorrak aurkeztu ditu astearte honetan. (OSKAR GONZÁLEZ)

Galería Noticia

  • Durangoko Azokak 52. edizioko nobebade eta datu orokorrak aurkeztu ditu astearte honetan.

Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) Durangoko Azokan izango da aurten ere, "euskara sustatzeko daukan konpromisoari eutsiz", eta azken urtean euskaraz argitaratu dituen 30 lan berri baino gehiago eramango ditu abenduaren 6tik 10era bitartean ospatuko den 52. ediziora.

BILBO. EHUko Argitalpen Zerbitzuak jakintzaren arlo guztietako euskarazko liburuak aurkeztuko ditu han. Hain zuzen, ikasleentzat eta unibertsitatetik kanpoko jendearentzat erakargarri diren ikasliburu teknikoek eta dibulgazioko lanek osatuko dute unibertsitatearen argitalpen uzta.

Horrela, EHUk jakinarazi duenez, Durangoko Azokan izango diren lanen artean daude Iratxe Retolazaren "Egungo euskal komikiaren historia", Haritz Monrealen "Mendi literatura", Iñaki Zabaletaren "Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria", Itxaso Martinen "Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten" edo Luzio Alberroren "Bertsolarien ahoz. Modernizazio prozesua eta identitate bideak Gipuzkoan, 1830-1936".

Halaber, hainbat urtetako bideari jarraituz, EHUk euskarara itzuli ditu irakaskuntzarako garrantzitsuak izango diren beste hizkuntzetako sona handiko lau testuliburu: "Nazioarteko Harremanak zer diren", Chris Brown eta Kirsten Ainley egileena;"Munduaren eskualde geografia", Blanca Azcárate, Mª Victoria Azcárate eta José Sánchez-ena;"Antzinateko greziar munduaren historia politikoa", Marie-Françoise

Baslez irakaslearena, eta "Aljebra lineala ondo egina", Sheldon Axler egilearena.
Halaber, bi osasun ida ere itzuli dira: "Botikak bide parenteraletik emateko gida praktikoa", Sendoa Ballesteros eta Irrintzi Fernandez irakasleena, eta "2 motako diabetesa kudeatzeko gida praktikoa", Jose Contreras irakasleak beste batzuekin batera eginiko lana.

BEDERATZI ESKULIBURU

Horrez gain, euskaraz sortutako bederatzi eskuliburu argitaratu ditu paperean EHUk, eta bildumen atalean, filosofiako testu klasikoak jasotzen dituen "Limes" bilduman, "Saio politiko eta ekonomiko hautatuak" titulupean, David Hume pentsalari eskoziarraren testuak argitaratu dira, eta "Legeak-Leyes" bilduman, "Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorra", Maria Nieves Arreseren ardurapean.

EHUk 52. Durangoko Azokara eramango dituen beste lan batzuk dira Juan Garziaren "Esaldiak josten", Luis Miguel Martinezen "7.000 urte harriz eraikitzen Araban", Lekeitioko Zine Bilerari buruzko "Euskal zinema bideo bilera. 40 urte zinea eta euskara bultzatzen", Maider Uriarteren "Paisaia-ikuspegia eta haren lau dimentsioak" edota Amaia Ituarte eta Alfonso Apellanizen "Arrantza-sektoreko langileen arrisku-faktore psikosozialen hastapenak".

Omenaldien artean, "Gotzon Aurrekoetxea lagunarterik hara" eta "Mikel Laboa. Omenaldia" daude. Azkenik, bere euskarazko aldizkarietako azken zenbakiak ere eramango ditu EHUK Durangora: "Ekaia" (zientzia eta teknologia) aldizkariaren ale arruntak eta "Potentzia-elektronika: teknologia eta aplikazioak" zenbaki berezia, "Tantak" (hezkuntza) eta "Gogoa" (diziplina anitzekoa), baita "ASJU" (euskal filologia) aldizkari eleaniztuna ere. Berrikuntza horiez gain, bisitariek beste 200 titulu ere izango dituzte aukeran.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902