Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
urola kosta

Argazkizale Elkarteko lanek jantziko dute 2018ko egutegia

Zarauzko Udalak bihartik aurrera jarriko ditu egutegiak herritarren eskura

Ane Roteta - 2017(e)ko abenduaren 3a, igandea - 06:12etan eguneratua

votos |¡comenta!
Zarauzko Argazkizale Elkarteko kideak, egutegia aurkezten.

Galería Noticia

  • Zarauzko Argazkizale Elkarteko kideak, egutegia aurkezten.

Zarautz- Zarauzko Udalak Argazkizale Elkartearekin elkarlanean osatu du 14 argazkiz osatutako 2018ko egutegia “ilusio eta mimo handiarekin” eta ostiralean aurkeztu zuten bihartik aurrera eskuragarri egongo den egutegia.

“Ondo dakigu argazkilari oso onak ditugula gure herrian eta horren isla da ikusiko duzuen lana”, azpimarratu zuen Xabier Txurruka alkateak aurkezpenean. Azaldu zuenez, elkarteko sozio diren 22 artista izan dira lan honetan parte hartzen eta, guztira, 148 argazki aurkeztu dizkiete. “Aukeraketa egitea ez da lan erraza izan, lan onak izan ditugulako aurrean”, azaldu zuen Txurrukak. Hala, Dora Salazarren Torsión compensadaeskultura (Iñigo Rico), biotopoa (Lorentxo Portularrume), Miguel Angel Lertxundiren Joan etorriaeskultura (Omar Ulacia), Santa Barbarako ermita (Pedro Juan Agirrezabal), portua (Fermin Etxeberria), Torre Luzea (Ramon Serras), hondartza (Javier Carballo), portuko itsasontziak (Aitor Juaristi), Mollarri (Juan Mari Tolin), ttuntturroak (Sergio Moreno), Koadrila Eguneko goitibeherak (Celina Gorostizagoiza), mahastiak (Joxemai Azkargorta), Torreoia (Rodolfo Glass), eta portua berriro ere (Marisa Di Santo) ikus daitezke egutegian.

2.500 aleZarauzko alkatearen iri-tziz, egutegi “oso polita” geratu da eta “oso eskertuta gaude elkarteko kideek erakutsitako ilusio eta lanagatik”. “Espero dugu zarauztar guztion etxeak urte osoan zehar irudi eder hauekin janztea”, jarraitu zuen. Esan bezala, bihartik aurrera banatuko dituzte egutegiak Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), Etxezabalan, kiroldegian, Gizarte Zerbitzuetan, Sanz Enean, euskaltegian eta turismo bulegoan. Txurrukak zehaztu zuenez, 2.500 ale kaleratu dituzte paretean jartzeko, eta mahai gainean jartzeko, berriz, 800 atera dituzte.

Elkarteko beteranoetako bat den Luis Epeldek, bere aldetik, eskerrak eman zizkion Udalari horrelako ekimen bat martxan jartzeagatik eta aurrera begira argazki politak atera-tzen eta Udalarekin elkarlanean jarraitzeko prest agertu zen. Marisa Di Santo italiarra “oso gustura” zegoela nabarmendu zuen bere argazki bat egutegian dagoelako eta “ilusio handiz” Italiako bere familiari eta lagunei bidaliko ziela aitortu zuen. Amai-tzeko, alkateak herriko kulturaren eta argazkilaritzaren alde “gure esku dagoen guztia” egiten jarraituko dutela azpimarratu zuen.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902