Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
oarsoaldea

Arditurriko meategiak ezagutzeko, prezio bereziak

XX. mende hasierako meatzariei buruzko erakusketa zabaldu berri dute

Aitziber Muga Gorka Estrada - Domingo, 3 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

votos |¡comenta!
Bisitariak, erromatar garaiko galerietan sartzeko prest.

Bisitariak, erromatar garaiko galerietan sartzeko prest.

Galería Noticia

  • Bisitariak, erromatar garaiko galerietan sartzeko prest.

Oiartzun- Datorren astean berriz ere aukera berezi eta polita izango da Oiartzungo bidegorriaren bukaeran kokatzen diren Arditurri meategiak ezagutzeko. Izan ere, abenduaren 6an eta 8an tren berdea eta bisitak prezio murriztuan eskainiko dira.

Egun horietan, Oiartzungo Pagoaldea industrialdetik (Luberri musoaren paretik) tren berde bat abiatuko da Arditurriko meategietaraino, “Aiako Harria natura parkearen paraje zoragarri honetaz gozatzea ahalbidetuko duena”, ziurtatu dute.

Meategira sartzeko bi bisita mota izango dira, oinarrizko bisita eta sakonekoa, eta ondoren itzultzeko trena hartu ahal izango da. Bi bisitetan, teknologia berriei esker, 2.000 urtez meazuloan bizi izandako soinu eta giroa birsortu da: arrokek erortzean egiten duten soinua edo lakuen distira.

Trena 10.00etan, 11.00etan eta 12.00etan aterako da Pagoaldetik etabuelta Arditurritik 11.30ean, 12.30ean eta 13.30ean egin ahalko da.

Sakoneko bisitak 10.30ean, 11.30ean eta 12.30ean hasiko dira eta 45 minutu iraungo dute. Oinarrizko bisitek aldiz, 10.45ean, 11.45ean eta 12.45ean izango dute hasiera eta 30 minututan amaituko dira.

Prezioak ondorengoak izango dira: trena eta oinarrizko bisita helduen-tzat bost euro eta lau urtetik beherakoentzat hiru euro. Sakoneko bisita, aldiz, bost urtetik gorakoentzat soilik da eta zazpi euro ordaindu beharko dira, trena barne.

Gainera zubi honetan eta otsailaren 25era arte, Arditurriko Interpretazio Zentroan XX. mende hasierako meatzariei omenaldia erakusketa ikusgai egongo da. XX. mende hasierako Arditurriko argazkiak eta garaiko jantziak ezagutzeko aukera izango da.

Arditurriren balio arkeologikoa sozializatzeko lana egin da 2007an Interpretazio Zentroa ireki zenetik. Orain, Arditurrin lan egin eta bizi ziren pertsonei aurpegia eta bizipena jarri nahi zaie.

Erakusketa hau ostiralean inauguratu zuten Oiartzungo Udalak eta Foru Aldundiak Arditurriko meategietako langile izandakoen aurrean.

Oiartzungo Udalak jakitera eman duenez, dagoeneko 137.000 bisitarik ezagutu dituzte Arditurri meategi erromatarren lurpeak.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902