Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

Ia 17 milioiko aurrekontua izango du Beasaingo Udalak

EAJren eta alderdi sozialistaren aldeko botuekin onartu da 2018ko partida

M. Aranburu - 2017(e)ko abenduaren 3a, igandea - 06:12etan eguneratua

votos |¡comenta!
Beasaingo Udaleko ordezkariak aste honetan egin duten Plenoan.

Beasaingo Udaleko ordezkariak aste honetan egin duten Plenoan.

Galería Noticia

  • Beasaingo Udaleko ordezkariak aste honetan egin duten Plenoan.

beasain- Onartu dituzte Beasainen 2018 urterako aurrekontuak. Aste honetan egindako osoko bilkuran atera da aurrera proposamena EAJren bederatzi eta alderdi sozialistaren bi aldeko botuekin eta EHBilduren abstentzioaren sei botorein. Horreka, datorren urterako 16.919.616,04 euroko aurrekontua izango du Udalak. Kontuan izan behar da Udalaren partida propioa 16.287.458 eurokoa dela;izan ere, Udal kirolaren erakundearena 738.636,50 eurokoa da, Loinatz Musika Eskolarena 684.039,76 eurokoa eta Udal Euskaltegiarena 434.745 eurokoa.

Udal gobernuak, “legealdiko konpromisoei helduz landutako aurrekontua” da onartutakoa eta proiektu esanguratsuak martxan jarriko dira herritarren ongizateari begira. Herriko eremu ezberdinen eraldaketa ekarriko dute proiektu horiek eta “erosotasuna eta irisgarritasuna hobetzea” izango dute helburu. Hala nola, CAF lantegiaren sarrera nagusiko eraikinaren eraldaketa jarriko da martxan, Oria ibaiaren ur-emaria zabaldu eta uholdeen arriskuari konponbidea emateko. Erauskin plazaren eraberritzea ere martxan jarriko da oinezkoentzako gune bihurtzeko. Dolarea parkearen eraberritzerako prozesua gauzatuko da eremu honi balio berri bat emateko. Toki horrekin lotuta, aldameneko Igar-tza Oleta kalearen zatian trafikoaren bi norabideak berreskura-tzeko lanketa ere egingo da. Inbertsio berriekin jarraituz, Usurbe antzokian irisgarritasuna hobetzeko egokitzapen lanak egingo dira eta herri gunetik aparteko auzoetan baserri bideen egokitzapenaz gain, Garin auzoan ur zikinen arazoari konponbidea emateko proiektua exekutatuko da. Gainera, Olaran eraikina berreskura-tzeko pausoak ematen ere jarraituko da.

Orain arte hartutako konpromisoei eutsiz, enplegua eta tokiko jarduera ekonomikoaren sustapenarekin lotutako egitasmoek jarraipena izango dute. Enplegu planaren bitartez langabetuei egokitutako formazio saio espezifikoak eskainiko dira;Ikolan enpresarekin elkarlanean ikasketarik gabeko pertsonentzako ikastaroak antolatuko dira eta berrikun-tza gisa, ekintzailetasuna sustatzeko bide berri bat ireki nahi du gobernuak Coworking proiektuak aurrera eramateko diru laguntzak eskainiz.

Pertsonen ongizateari lotuta, Goiz Alzheimer programak, Ondo ibili ondo izan egitasmoak, Kiroldegiko kontsultategiak eta Beasain Lagunkoia programak jarraipena izango dute 2018an. Azkenik, prebentzio mailan, aurtengo berritasuna zahar-tze aktiboa bultzatzeko Anezka enpresen inkubategitik jasotako proiektu berritzailea jarriko da martxan adineko pertsonei zuzenduta.

Era berean, Kirola, kultura eta euskarari loturiko legealdiko egitasmoak ere mantenduko dira. Kultur arloan, dantzan.eus-ekin hitzarmena, Igartza Musika Programa eta Bekak jarraipena izango dute eta euskararen erabilera indartzeko asmoarekin saskibaloi eta futbol taldeekin proiektu berritzailea jarriko da martxan.

Berdintasunaren arloan kontziliazioa hobetzeko Herri Lab egitasmoa (Aldundiarekin elkarlanean) abian jarriko da eta izendatu gabeko kale eta guneak emakume izenez izendatzeko proposamenak bultzatzen jarraituko da. Bizikidetza hobetzeko martxan jarritako dinamika bultza-tzen jarraituko da. Memoriaren plaza eta Beasaingo bizikidetzaren aldeko herritarren taldearen dinamizazioa sustatuz jarraituko du Udal gobernuak.

elkarlanaOposizioko taldeekin partekatu ondoren, euren ekarpenak jaso eta guztien arteko aurrekontua onartzeko borondatea agertu du gobernu taldeak;2017ko aurrekontuekin gertatu bezala proposamen guztiak bete daitezen. Hala, jarraipena izango dute Dolarea parkearen eraberritzeak, Usurbe antzokiaren egokitzapenak eta gazteen aisialdirako programa lan-tzeko konpromisoa daude onartutako aurrekontuetan. Alderdi sozialistaren ekarpenen artean ere tokia izango dute Murumendi ikastetxearen eraikuntzarako hobekuntzak eta kiroldegian gimnasio berria. Guztiak ere, alderdien elkarlanetik eratorriak.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902