Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Helmuga: BEC

Lau urte pasata, 2013ko finala errepikatuko da ia-ia abenduaren 17an. Orduan aritu ziren zortzi bertsolarietatik zazpik errepikatuko dute eta Unai Iturriagak utzitako lekua Unai Agirrek beteko du.

Domingo, 3 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

votos |¡comenta!
Irudietan, duela lau urte BECen jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusia, zeinean Amets Arzallusek jantzi baitzuen txapela.

Irudietan, duela lau urte BECen jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusia, zeinean Amets Arzallusek jantzi baitzuen txapela.

Galería Noticia

  • Irudietan, duela lau urte BECen jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusia, zeinean Amets Arzallusek jantzi baitzuen txapela.

Irailaren bukaeran 36 bertsolarik ekin zioten aurtengo Txapelketa Nagusiari eta bi hilabete luze eta hamahiru saioren ondoren, horietatik zazpi sailkatu dira abenduaren 17an Barakaldoko BECeko taulara igotzeko.

Amets Arzallus izango dute aurrez aurre, 2013ko txapelduna, orduan lortutako garaipena errepikatzeko asmoz. Berarekin lehian arituko direnak oso ezagunak ditu.

Izan ere, duela lau urteko finala errepikatuko da ia-ia eta aurtengo zortzi finalistetatik zazpi izan ziren BECen 2013ko abenduan.

Orduan Unai Iturriaga izan zen zortzigarrena baina aurten ez du txapelketan parte hartu eta haren lekua Unai Agirrek bete du. Lehenengo aldiz ariko da finalean hernaniarra, atzoko Iruñeako saioan sailkatu ondoren.

Bi lapurtar, bost gipuzkoar eta bizkaitar bat arituko dira, beraz, nor baino nor Barakaldon. Txapelketaren nondik norakoak ikusita, Maialen Lujanbiok, Igor Elor-tzak eta Aitor Mendiluzek oso fin dabiltzala erakutsi dute eta haien hautagaitza sendoak aurkeztu dituzte txapela lortu ahal izateko. Gainerako saioetan parte hartu gabe iritsiko da Amets Arzallus txapelari eutsi nahian. - N.G.

amets arzallus

Txapelketa. Kanporaketarik gabe, zuzenean doa finalera 2013ko txapela defendatzera.

Aurrekariak. Etxean bertso giroa zegoen, eta txikitatik hasi zen kantuan. Lau aldiz irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa eta hirutan Xilaba. Bosgarren parte hartzea du Txapelketa Nagusian: 2013an irabazi zuen.

Sustrai kolina, 1.406,5 puntu

Txapelketa. Bere bi finalaurrekoetan gailendu da, Bastidan eta Amurrion.

Aurrekariak. Hendaiako bertso eskolan eman zituen lehenengo urratsak eta 1992an egin zuen lehen plaza. Bi aldiz irabazi du Xilaba txapelketa. Bosgarren parte hartzea du Bertsolari Txapelketa Nagusian.

maialen lujanbio, 1.457,5 puntu

Txapelketa. Irunen erakustaldia eskaini zuen eta bigarren finalaurrekoan txukun aritu zen, Elortzaren atzetik.

Aurrekariak. Ikastolako bertso eskolan hasi zen bertsotan. 2003an Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen eta 2009an Txapelketa Nagusia. Seigarren parte hartzea du Nagusian.

aitor sarriegi, 1.403,5 puntu

Txapelketa. 700 puntutik gora lortuta finalaurrekoetan, lan txukuna egin du.

Aurrekariak. Lehen plaza 1989an egin zuen, Seguran. Lizardi eta Osinalde sariketak irabazi ditu. 2011n Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Seigarren aldiz kantatu du Bertsolari Txapelketa Nagusian.

aitor mendiluze, 1.437 puntu

Txapelketa. Durangon erakustaldia eman zuen eta txapelketa serioa egin du.

Aurrekariak. Hernaniko bertso eskolan aritua da, baita Andoaingoan ere. 1995ean eta 2007an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Seigarren parte hartzea du Txapelketa Nagusian.

beñat gaztelumendi, 1.389 puntu

Txapelketa. Maulen lehenengo eta Amurrion bigarren, indartsu dabil añorgatarra.

Aurrekariak. Etxetik datorkio bertsozaletasuna eta Igeldoko, Hernaniko eta Santutxuko bertso eskoletan aritua da. 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Hirugarren aldiz hartu du parte Nagusian.

igor elortza, 1.413 puntu

Txapelketa. Donibane Lohizuneko bigarren finalaurrekoan fin dabilela erakutsi zuen bizkaitarrak.

Aurrekariak. Umetan ikasi zuen bertsotan, ikastolan eta Durangoko bertso eskolan. Bost aldiz irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Zazpigarren parte hartzea du Nagusian.

unai agirre, 1.363,5 puntu

Txapelketa. Atzoko saio bikaina egin zuen eta finalerako azken txartela lortu zuen.

Aurrekariak. Hamar urterekin hasi zen bertsotan, ikastolan. Hernaniko bertso eskolako kidea da. Bosgarren aldiz kantatu du Txapelketa Nagusian baina lehenengoz ariko da finalean.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902