Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bertako gaia

Echezarreta paper fabrikaren etorkizuna

Legorretako Udalak proiektu berri bat aurkeztu dio Foru Aldundiari: Goiekiren inkubategian industria arloan sortutako enpresek garatzeko espazioa izatea paper fabrika zaharrean

M. Aranbururen erreportajea - 2017(e)ko abenduaren 2a, larunbata - 06:12etan eguneratua

votos |¡comenta!
Kanpotik horrelako itxura izango zuen Legorretako Echezarreta paper fabrikak, Udalak egindako proposamen berrian.

Galería Noticia

  • Kanpotik horrelako itxura izango zuen Legorretako Echezarreta paper fabrikak, Udalak egindako proposamen berrian.

Legorretako paper fabrika 1902. urtean jarri zuen abian Juan Jose Echezarreta Urkiola ezkiotarrak. Hasiera batean kartoia ekoizten hasi ziren bertan, eta 1916an papera egiteari ekion zioten. Poliki-poliki, handitzen joan zen enpresa, eta gerra baino lehen 100 langile inguru zituen. Echezarreta 1941. urtean hil zen, eta horren ondorioz, haren alaba Maria Josefarekin ezkonduta zegoen Gabriel Ochoa de Zabalegi suhiak eman zion jarraipena lantegiari. Eraikina, berriz, Fernando Redon arkitekto nafarrak egina da.

Garai hartan langileen kopuruak gora egin zuen 200 baino gehiagora iritsiz, eta orduan, 1958. urtean, eraiki zuten bulegoen eraikina. Nahiz eta urte onak bizi izan zituen paper fabrikak, 1962tik aurrera beherakada nabarmena izan zen. Horrela, Echezarretak bat egin zuen Villabonako La Salvadorarekin, Paperalia konpainia sortuz, 2004an. Egoerak, baina ez zuren onera egin, izan ere, produkzio osoa Legorretara eraman ostean, lantegiak 2010ean itxi zituen ateak behin betiko. Ordutik, Legorretako Udalak buruan izan du zer egin eraikinarekin.

Echezarreta paper fabrikaren eraikin multzo bat, Oria ibaiaren ondoan dagoena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzakoa da gaur egun. Eraikina egoera nahiko txarrean zegoenez, irtenbide bat emateko asmoarekin erosi zuen paper fabrikako zati hori Aldundiak. Haren asmoa bulegoen eraikina, galdara eta tximinia mantentzea zen hasiera batean, eta gainerako guztia, berriz, eraistea.

“2015. urte amaieran, Legorretako Udalak Aldundiari eskatu zion ez eraisteko eraikinaren zati hori eta baita denbora emateko ere proiektu berri bat egiteko”, nabarmendu du Zelai Amenabarro, Legorretako alkateak. Udalak bi helburu nagusi zituen eskaera hori egiteko: batetik, eremu horretako lurzoru industriala ez galtzea, izan ere, eraikina eraitsiz gero ezingo litzateke bertan berriz ere eraiki;eta bestetik, eraikin multzoaren ondare balioari eustea: “bulegoen eraikina urbanistikoki babestuta dago herrian, eta Aldundiak ere onartzen dio balio hori”.

Bestalde, arkitektura modernoa inbentariatu, dibulgatu eta babesteaz arduratzen den erakundea da Docomomo eta hark ere aitortu dio balioa Legorretako eraikinari. Aurtengo urriaren 3an, Etxezarreta paper fabrikaren bulego eraikinean plaka bat ezarri zuten haren balio arkitektonikoari errekonozimendua egiteko asmoarekin, eta erakundeko kideak ere inguratu ziren. Duen garrantzia azaltzeaz gain, baina, abian jarri zuten haren etorkizunaren inguruko hausnarketa.

proiektuaEraikinean zerbait egiteko asmoa aspalditik izan badute ere, Amenabarrok azaldu du Udalak bere kabuz eragiteko “ahalmen handirik” ez zuela, eta horregatik Goieki Goierriko garapen agentziarekin jarri zirela harremanetan. “Goiekiko kideei aipatu genien zerbait egin nahi genuela bertan eta haiek berehala ikusi zuten paper fabrikak aukera handiak zituela eskualdeko estrategian txertatzeko”, agertu du alkateak. Hain zuzen, aukera berriak sortzeko gunea izan zitekeela pentsatu zuten garapen agentziakoek. “Goiekiren inkubategian sortutako enpresek garatzeko espazioa behar dute, eta, horretarako, aukera ezin hobea litzateke industria arloari dagozkionak Legorretara ekartzea”. Horixe da, hain zuzen ere, proiektu berri honen ardatza.

Industria arloan aritzen diren enpresek haien proiektuak aurrera eramateko lekua izatea, baina ez hori bakarrik. “Proiektu anbiziotsua eta berria da prestatu duguna”, adierazi du Amenabarrok. Hasierako proposamen honetan, alde batetik, lokalak aurreikusten dituzte talde bakoitzak bere lana bertan egin ahal izateko, eta bestetik, espazio komunak ere izango lituzkete. Kontuan izan behar da paper fabrikaren dimentsioa oso handia dela, leku asko dago. Horregatik, lokalez gain, espazioak gauza asko egiteko balio dezake: hala nola, azokak eta erakusketak. Oraindik ere ikusi egin beharko litzakete zehazki zertarako balioko duten gune guztiek, baina igerileku bat ere irudikatu dute proiektuan: “Alemaniako hainbat enpresek horrelako guneak dituzte”, esan du alkateak.

aldundiaren eskuIazko irailean Aldundiak diru laguntza bat eman zion Goiekiri eskualderako garapen jasangarriko estrategia definitu eta proiektu bat aurkezteko. Proposamen horren barnean kokatzen da Legorretako paper fabrikako asmoa ere. Espazioaren banaketa eta diseinua egiten GAC arkitektura bulegoa ibili da urtebetean eta irailean aurkeztu zitzaion proiektu berri hau Aldundiari.

“Proiektuari eusteko eta hura garatzeko finantzaketa bere gain hartzeko ere eskatu genion”, jakinarazi du Amenabarrok. Obra guztia egin ahal izateko “dirutza handia” beharko dela badakite eta horregatik finantzabide osagarri batzuen bila ere badabil Udala, Goiekiren bidez. Buruan dituzte Europatik etorri daitezkeen diru iturriak ere. Orain, Aldundiak esan beharko du proiektua egingarria den edo ez.

Gaur bertan, 11.00etatik 12.30etara proiektuaren xehetasunak azaltzeko aurkezpen bat izango da Herri An-tzokian. “Herritarren iritzia” jaso nahi dutela aurreratu du alkateak. Badakite zaila izango dela ametsa betetzea, baina, lanean jarraituko dute Echezarretak etorkizunean ere garai batean bezalako garrantzia izan dezan Legorretan, eta bide berri bat izan dadin herria eraikitzen segitzeko.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902