Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Andoaingo Ahotsak’ bideoa proiektatuko dute bihar

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira egitarau oparoa antolatu du Udalak herriko eragileekin batera

2017(e)ko abenduaren 2a, larunbata - 06:12etan eguneratua

votos |¡comenta!

Andoain- Bihar ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, egitarau zabala antolatu du Andoaingo Udalak, herriko hainbat eragilerekin. Ekitaldi nagusia bihar izango da, Andoaingo Ahotsak izeneko ekitaldia Basteron, 12.00etan.

XX. mendearen hasierako hamarkadetako Andoain ezagutu eta bizi izan zuten Andoaingo 73 herritarri urteetan zehar egin zaizkien elkarrizketak jaso dira, eta elkarrizketa haien 25 minutuko laburpena jasotzen duen bideoa proiektatuko da bihar.

Gainera, elkarrizketatuei omenaldia eta aitormena egingo zaie, batzuei zuzenean eta beste askori beren familia kideen eskutik. Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak elkarrekin garatutako proiektua da. Joxan Goikoetxea eta Iosune Marin musikariak, eta Olatz Prat kantariak parte hartuko dute ekitaldian.

Biharko eguna borobiltzeko, Ez Dok Hiru obra izango da Basteron 20.00etan, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreen eta hiru musikariren eskutik.

Gaur, festaGaur ere ekitaldiak izango dira. 12.00etan festa izango da Zumea plazan, Aita Larramendi ikastolak antolatuta: txalapartariak, abeslariak, musikariak, dantzariak, talogileak eta Argitxo. Ondoren, 20.30ean, bertso afaria izango da Santa Krutz elkartean Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldiarekin. - M.S.S.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902