Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskararen mikroa piztuko dute bihar Beasainen

Gernika pasealekuko frontoian egunean zehar euskaraz arituko dira herritarrak

M. Aranburu - 2017(e)ko abenduaren 1a, ostirala - 06:12etan eguneratua

votos |¡comenta!
Beasaingo zenbait elkartek eta eragilek aurkeztu dute bihar herrian egingo den ekitaldia.

Beasaingo zenbait elkartek eta eragilek aurkeztu dute bihar herrian egingo den ekitaldia.

Galería Noticia

  • Beasaingo zenbait elkartek eta eragilek aurkeztu dute bihar herrian egingo den ekitaldia.

beasain- Txuku-mutxu ...zatoz hiztunen trenera! lelopean, beasaindar guztiak euskal hiztunen trenera igo-tzera deituta daude, bihar, 10.00etatik hasita iluntzera bitartean, Gernika pasealekuko frontoian. Euskararen Nazioarteko Egunaren aitzakian, antolatu diren ekitaldi guztien erdigunea izango da. Erronka, egun osoz dinamizatuko diren ekintza guztietan euskaraz etengabe aritzea izango da. Herriko kultur elkarte, kirol talde, ikastetxe eta bestelako herriko eragileak egun osoan Gernika pasealekuko frontoian jarriko den oholtza gainetik pasako dira eta bertan etenik gabe euskaraz aritzea da egun horretan beasaindarrei bota nahi zaien erronka.

“Pauso bat eman nahi dugu euskararen alde, ea gai garen herrian ahalik eta gehien egiteko”, azaldu du Beasaingo alkateak, Aitor Aldasorok. Haren hitzetan, euskarak “gune naturaletan presentzia izatea” bilatu nahi dute.

Bihar bertan izango dira, Ikastetxeak, Eskola Kirola, Kantujira, Gaztetxea, Erromeri taldea, Udal Euskaltegia, Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeak, Goieniz zine kluba, Beasain Kirol Elkartea, Musika eskola ( Musutruk, trikitilariak, Hellriders), Musika taldeak (Gureran, Pho-Bo), Txistulari taldea, Loinaz Abesbatza eta oraindik batuko diren hainbat gehiago. Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna izango da, eta egun hori erabili nahi da euskal hiztun beasaindarrak festa giroan biltzeko.

Ekitaldien artean, bertaratuko diren guztiei eskainitako otordua prestatuko da eta horretarako tikeak jarriko dira salgai. Horretaz gain, egun hau adieraziko duten esamoldeekin argazkiak ateratzeko aukera egongo da eta leloa eta logoa eramango duten hainbat produktu, pegatinak, poltsak, eta abar eskuragarri egongo dira. Herritar guztiak, beraz, ekitaldira gonbidatuak daude eta horrez gain, datorren urteetan jarraipena eman nahi diote ekintza honi, Beasaingo herritarrek ahalik eta gehien euskara erabiltzeko.

beste herriakGoierriko beste hainbat herritan ere egingo dituzte ekin-tzak. Esaterako, Ordizian gaur bertan egingo dituzte ospakizunak. Goizeko 9.00etatik 10.30ak bitartean Euskararen Kriseiluaren irudia zabalduko dute herriko hainbat gunetan, Urdaneta eskola, Jakintza ikastola, Oianguren institutua eta Udalak antolatuta.

Jarraian, dantzaldia izango da plaza nagusian, Joxe Mendizabalek girotuta. Ordu berean, 10.30ean, kantaldia egingo dute J.M. Barandiaran plazan. Arratsaldean, bestalde, Zuhaizti zentroan bingoa egingo dute, eta 18.00etan Barrenan Izena eta izana ezbaian tailerra antolatu du Hitzaro euskara elkarteak. Ilun-tzean, 20.00etan, Ordizia DantzaKantari saioa egingo dute Amets Bide dantza taldeko kideek plaza nagusian.

Lazkaotarrek ere bat egingo dute gaur bertan. Udalak ospakizun egun hau baliatu nahi du euskara urte guztian zehar kalera, lantokira, ikastetxera eta etxera eramateko eta horretarako deia egiten du. Hala, Udalak egitarau bat antolatu du gaurko herriko hainbat eragilerekin elkarlanean.● 11.00etan Kalejira egingo da ikasleekin batera, San Benito ikastolan hasi eta Euskadi plazan amaituz. 17.30ean, erromeria egingo dute Oin Aringo dantzariekin eta Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilariekin. Ordu bete beranduago, buruhandiak eta Antzar Gazteak txistulariak alaituko dute giroa. 22.00etan, Pantxoa Carrereren kon-tzertua izango da Arerian.

Legorretan ere egingo dituzte ekintzak. Eguraldi txarra bada: 10.00etatik 11.00etara gimnasioan abestiak kantatuko dituzte, eta 11.30ean, globoekin hitz politaren izeneko ekin-tza hasiko dute, ondoren globo horiek balkoitik zintzilikatzeko. Bestalde, Elegunea euskara elkarteak antolatuta Begira, begira, zuk horrela egingo zenuke? erakusketa jarriko dute 17.00etan hasita, udaletxe inguruan.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902