Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hernanik #Alternaktiba azokaren bigarren edizioa bihar ospatuko du

Ekonomia sozial eta eraldatzailearen esparruan lan egiten duten 23 elkartek parte hartuko dute

2017(e)ko abenduaren 1a, ostirala - 06:11etan eguneratua

votos |¡comenta!

Hernani- Bihar goizean #Alternaktiba Ekonomia Sozial eta Eralda-tzailearen azoka izango da Hernanin, bigarren urtez. 11.00etan hasiko da Plaza Berrin (euria eginez gero, Atsegindegin) eta 15.00ak bitartean, ekonomia sozial eta eraldatzailearen baitan kokatzen diren hainbat proiektu ekonomiko ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen diren herritarrek. Guztira, 23 elkarte eta entitate egongo dira azokan.

Azokaren helburua, hain zuzen ere, iniziatiba ekonomiko horiek eskualdeko herritarrengana hurbildu eta egun dituzten kontsumo behar nagusiak (elikadura, energia, telekomunikazioa, finantzak, e.a.) modu sozial eta eraldatzailean asebetetzeko aukerak eskaintzea izango da.

Azoka bi eremutan banatua egongo da. Lehenengoa kontsumo arduratsuaren gunea izango da. Bertan, alternatiba bakoitzaren bazkide edo bezero egiteko aukera izango da. Horrez gain, norbere proiektua martxan jarri eta lana beste modu batean antolatzea ere posible delako, ekintzailetza sozialeko programaren (Koopfabrika) gaineko informazioa eskuratu eta izena emateko aukera egongo da. Era berean, Hernanin kokatuta dagoen Iturola Elkarlan Sorgunea zer den eta nola funtzionatzen duen ezagutu, eta bertako proiektuen berri izateko aukera egongo da.

Bigarren eremuan, euskalgintza eta kulturgintzaren txokoa izango da. Horretaz gain, ekonomia sozial eta eraldatzaileko enpresa sareek, Olatukoop eta REASek, unibertsitateek (EHU eta Mondragon) eta Lanbide Heziketek ere izango dute haientzat tokia. - A.M.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902