Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bote prontoan

Pozoia

Karmele Jaio - 2017(e)ko abenduaren 1a, ostirala - 13:29etan eguneratua

votos |¡comenta!

D enok ikusi dugu. Espektakuloaren gizartean bizi garen moduan, ezinezkoa da halako irudiak saihestea. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegian pozoia edan eta hil egin den zigortuaren bideoaz ari naiz. Gerra krimenak egitea egotzita aurretik ezarritako hogei urteko espetxe zigorra berretsi diotenean, Slobodan Praljakek pozoia edan du denen aurrean, auzitegian bertan, eta handik ordu batzuetara hil egin da ospitalean. Irudiok ikustean, beste epaiketa batera joan zait irudimena, Iruñeara, hain zuzen ere. Sanferminetan emakume gazte bat bortxatzeaz akusatuta dauden gizonek ere errugabe direla deklaratu dute, Praljak delakoak bezala, baina ez dute pozoirik edango epaileak errudun direla berresten dienean (ezin dut bestelako emaitzarik imajinatu, gutxiago onartu). Eta ez dute pozoirik edango euren barnebarnean errugabe sentitzen direlako;egin zutena egiteko eskubidea dutela sentitzen dutelako;horrela ikasi dutelako gizarte honetan;gizarte honek hala dela erakutsi dielako, emakume bat objektu bezala hartzea eta harekin nahi dutena egitea zilegi dela, alegia.

Ez du haietako inork auzitegian bere buruaz beste egingo, ez dut uste, baina hala ere suizidio baten irudikapena ikusten dut kasu honetan. Bere buruaz beste egiten duen gizarte bat irudikatzen dut. Izan ere, bost gizon horiek zerbait irudikatzen badute gizartearen porrota da. Gizarte eredu honen porrota. Gizarte honek “seme onak” direla berresten du oraindik;Iruñeara ondo pasatzera joan zirela besterik gabe, eta agian ergel batzuk direla, baina ez bortxatzaileak. Nola ez dira ba bortxatzaileak izango portale batean emakume bat zokoratu eta han bata bestearen atzetik nahi zioten guztia egin bazioten? Nola da posible emakume bat bortxatzen ari zaren kontzientzia ez izatea? Ezin dut sinetsi, baina aldi berean sinetsi dezaket euren barru-barruan errugabe sentitzen direla. Zergatik? Gizarte honek orain arte ez dielako esan emakumeekin duten jarrera giza eskubideen eta giza duintasunaren kontrakoa dela. Ez, ez du haietako inork bere buruaz beste egingo, baina suizidio bat ikusten dut kasu honetan, pozoia trago txikitan hartzen duen gizarte batena.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902