Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Udazken kulturala hasiko dute gaur Zerainen

Kirolarien bisita, baserritar gazteen hitzaldia, auzolana eta kantu bazkaria egingo dituzte

2017(e)ko azaroaren 30a, osteguna - 06:12etan eguneratua

votos |¡comenta!

zerain- Gaurtik igandera arte Udazken Kulturala antolatu du ZerainLabek. Egitarauari hasiera gaur 18.00etan emango diote Goierriko punta-puntako bi kirolari txapeldunen bisitarekin, izenak ez dituzte aurreratu antolatzaileek. Eskolako haurrek elkarrizketatuko dituzte gazteak, eta ondoren, elkarrekin jolastu eta askariarekin amaituko dute eguna.

Bihar, baserritar gazteak izango dira protagonista, 18.30ean, Elizan. Euskal herriko sei baserritar gazte elkartuko dira eta herri txikien etorkizunarentzat lurrari lotutako jarduera ekonomikoan ari diren gazteek duten garrantziaz hausnartuko dute Bettan Hoqui Xiberuko artzain gazteak, Joana Hoqui Xiberuko gazteek bertan etorkizuna izan dezaten lan egiten duen Azia elkarteko kideak, Iker Iurrebaso Bizkaiko Igorreko baserritar gazteak, Arkaitz Martinez de Albeniz Arabako Lautadako baserritarrak, Aitor Azkarate Baztango Anizko abeltzainak eta Iñaki Intxausti Zeraingo baserritarrak.

Larunbatean erretenak garbi-tzeko auzolan pedagogikoa egingo dute, 09.00etan. Plazan elkartuko dira, eta bakoitzak bere lan tresnak hartuta, Aizpe aldera joango dira mendiko pista batzuetako urei bide ematera auzolanean.

Igandean amaituko da Udazken Kulturala. Euskararen eguna dela kontuan izanda, kantu bazkaria egingo dute Oiharte sagardotegian Aitor Furundarena soinujole ezagunak lagunduta. 13.00etan soinu-kantu-poteoa egingo dute Mandion eta sozidadean , eta ondoren, Oihartera joango dira. Babarrun-jana izango da helduentzat nahiz umeentzat eta izena Mandion eman behar da gaurko. - M.A.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902